
Historiarekin txat adimentsuak egiteko tresna aipatu dugularik aste honetan, gaurko Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, Karl Marx elkarrizketatu dugu zuzenean. Euskaraz txukun erantzun digu, komentzimendu handiz komunismoaren alde eginez. Horrez gain, Sustaturen artxiboak bildu dituen eduki berriei begiratua eman diegu, juxtu duela 5 urtera salto eginda, ea zer zegoen euskarazko Interneten puri-purian 2019ko maiatzean, eta zehatzago maiatzaren 30ean.
Eduki multimediatiko berriarekin hasi gara. Bideo bertikal bat egingo dugu asteburu-hastapen bakoitzean, Youtuben short esaten dioten formatuan. Ion Lizarazu Sustatuko CodeSyntax-eko taldeko lankideak prestatuko ditu, esatari lanak ere bere gain hartzen. Hona probakoa izan dena. Sarean, gure multimedia atalean geratuko dira gordeta, eta baita Youtubeko gure kontuko Shorts atalean.
Polemika batzuetan zentratu gara gaurko Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan. Batetik, Busturialdeko lau lagun salatu dituztela Twitterreko mezuengatik, meme eta iritzi arruntak, baina salatzaileek "jazarpentzat" joak. Beste polemika, urrutiagokoa: Scarlett Johansson aktoreak salatu du OpenAI enpresa, ChatGPT-ren sortzailea, bere ahotsa erabili edo imitatu dutelakoan ahots-interfaze bat sortzeko orduan (aldi berean Her filmeko 2013ko zientzia-fikzioa nolabait berreginez errealitatean).
Bi egun barru Gasteizen izango den Aldatu Gidoia plataformaren elkarretaratzeaz hitz egin dugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan: errepaso bat zer eskatzen dioten Eusko Legebiltzarrari (gogoratuz euskal alderdiei euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan egin zieten galdetegia), Eusko Jaurlaritzari eta EITBri. Eta gero X10-en kale-arteko are ñimiñoa errepasatu dugu irudiz irudi, orain askatu dituen mikroherritarrak, eta baita lehenago ere egin izan dituen lanak.
Bigarren Hezkuntza ikasle euskaldunek PuntuEus-ek antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketarako egin dituzten webguneak errepasatu ditugu, barrura sartuta eta nabigatzen, Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan. Adibideak: Digema.eus emakumezkoen digitalizazioaz informatzen duen webgunea asmatutakoa da, nolabait, baina txukuna; eta Doneztebeko Erreka Kirol Elkartearen webgunea ez bakarrik txukuna, baita eskualdeko erakunde batentzat webgune praktiko bat orain, batxilergoko ikasle nafar batzuek egina.
Aplikazio gisa eta web bitartez ere euskaraz joka daitekeen Gurot tribia-jolasean zuzenean aritu gara Segura Irratiko eta Twitchen. Bestetik, adimen artifizialarekin argazkietatik avatar hiztunak sortzeko zenbait aukera ikusi eta entzun ditugu, VASA-1, Vlogger eta Synthesia tresnenhttps://sustatu.eus/1714042504 aprobak erakutsiz, azken honetakoak euskaraz ere aritzen direnak hain zuzen.
Dokumental interesgarri bat ari da zirkuitoa egiten Euskal Herriko zenbait pantailatan: Arantzazu du izenburua, eta azpititulu gisa, 36 zentimetro, 5 mende, eta herri 1. Zifra horietan bat zalantzan jarri du Sustatuko editore Luistxo Fernandezek Ttap agerkari digitalerako egindako kolaborazioan (zeina aldizkariko azken alean azaldu den). 5 mende dira Arantzazukoak benetan?
Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan tratatu dugu, batetik, anime japoniar batean nola erabili duten euskara hizkuntza bat asmatzeko (Mushoku Tensei). Eta bestetik Reka izeneko adimen artifizialarekin jardun dugu, euskaraz bikain berriketan, eta baita irudiak tratatzeko duen gaitasuna testeatzen. Zuzenean Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak hortzekin eutsi dio CD disko bati ea zer ikusten zuen Rekak... Test hori ikusi nahi baduzu, segi.
Segura Irratiko zuzeneko saioan, bi kontu. Batetik adimen artifizialarekin musika sortzeko tresnak jaio direla bat-batean, eta espektakularrak direla baita euskarazkoak sortzen, adibidez Suno eta beste batzuk. Bestetik, eguzki eklipse totala, nola izan zen Estatu Batuetan duela egun batzuk eta nola aukera izango dugun bi urte barru Euskal Herrian.
Egunean Behin jokoak 5 urte bete ditu, 2019ko martxoan abiatu baitzen. Naiz Irratiko Bigarren Kafea saioan izan da Josu Azpillaga app-aren proiektuko ingeniaritza burua, azaldu zein izan diren jokoaren gako tekniko eta sozialak, 5 urtean euskarazko teknologiako arrakasta kasu nabarmen bat bilakatzeko.
Egunean Behin jokoa egiten duen CodeSyntax enpresako Yoaira Garciak azaldu du Euskadi Irrarian joko/aplikazioaren 5. urteurrena ospatzeko antolatu dutena. Galdera berezien argitalpena, bereziki jokoaren bilakaerari buruzkoak barne, eta 100 kamiseta opari, sailkapeneko lehen 50entzat erdiak, eta besteak zozketaz. Zaldieroak marraztutako diseinu esklusibo batekin.
Honako hau Ttap aldizkariaren aurreko asteburuko alean agertu zen, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak grabatuta. Trago latz baten berri eman du, koloneko minbizia detektatu diotela test/kribatu prebentibo batean, eta operatzea tokatzen zaiola. Eguneraketa (2004, apirila): Sendatu dutela esan du gure lagunak, eta dena ondo beraz. Ondorioa: kasu egiteko osasungintza publikoak gaitzak goiz detektatzeko programa batera deitzen dizunean.
Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia abiatu da, Primeran streaming plataforma euskaldunaren babesarekin. Denboraldi inportantea izango da, ze jokoak 5 urte beteko ditu, eta horretara begira ekimen berriren bat ere izango da aurreraxeago, martxoan hain zuzen 5 urteak zehatz bete direnean. Jokoaren garatzaileen izenean (CodeSyntax) Luistxo Fernandezek hitz egin du gaur Euskadi Irratian aplikazioak ze plan dituen 2024 urte honetan.
2023ko Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoetan aurtengo azken alea izan da hau, eta urtearen errepasoa egin dugu bertan, adimen artifizialaren gaia nabarmenduz batez ere. Konstatazio hirukoitz bat: