Inoiz denbora-bidaia egiteko teknologia asmatzen bada, gauza hau beharko du, edo honen ondorengoa: Olson datu-basea. Sistema informatikoak elkarrekin lotzeko oro har oinarrizkoa den teknologia bat da, bereziki funtsezkoa sistema eragileen tripetan eta Interneten funtzionamenduan. Eta funtsean, gauza sinplea da: munduko ordu-eremuen datu zehatzen biltegi eguneratu bat da.
Interneteko ICANN eta IANA erakundeek beren arduren artean dute gaur egunean Olson datubase (Tz database izenez ere ezaguna) bizirik mantentzea. Praktikan, pertsona bat lanaz arduratuta, Paul Eggert, zeinak eguneraketak kudeatzen ditu, eta horiek jakinarazi.
Olson datu-baseak konpilatzen ditu etengabe ordu-eremuen aldaketa geografikoak, edo energia aurrezpeneko motiboz egiten dira udako eta neguko ordutegi aldaketak, ordu aldaketa horiek sistema informatikoetan ondo integratuta egon daitezen.
Komunikazio informatikoan, toki desberdinetan dauden sistemek bakoitzak bere ordu-eremua erakutsi eta erabiltzea inportantea da, baina aldi berean sistema jakitun izan behar da (edo prozesatu beharko du) beste eremu batean ze ordu den, gertaera edo erregistroak ordena jakin batean ulertu ahal izateko.
Adibide bat: Delako A sistema batek 18.00etan bidali zuen mezu bat, eta jasoketa 17.59etan baieztatu zen B sistemaren egoitzan? Denbora-bidaia atzeraka ezinezkoa denez, toki bakoitzean ordu-eremu desberdina izan dela kalkulatu behar dute elkarrekin lotutako sistemek, bestela prozesatze errore larriak gerta daitezkeelako.
Olson datubaseak iraganeko datuen kontrola zein etorkizunerako aurrikuspenak zehaztasun osoz markatzen ditu. Esate baterako, 2024ko lehen eguneraketak, 2024a izendatuak, zehazten du 1947 eta 1949 artean Toronton (Kanadan) izan ziren ordu trantsizioak ez zirela 00.00etan gaurdian, baizik eta 02.00etan. Etorkizunera begira, 2023ko azken eguneraketak ohartarazi zuen zuzenketa behar zela Palestinan 2072-2075 urteetan izango diren trantsizioak kalkulatzeko orduan, aurretiaz errore batez kargatu zelako informazioa.
Goiko irudia da ordu-eremuen 2023 amaierako errepresentazio bat, Olson datu-basearen araberakoa.
Gehiago jakiteko, eta hemen estekatutako bezalako mezuak jasotzeko, posta-zerrendaz eta datu-baseaz informazio gehiago IANAren webgunean, datu-basearen etxe ofizialean.
Erantzun
Sartu