
This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.
Joan den astetik, Espainian piztu zen polemika batek oihartzunak nazioartera ere zabaldu ditu: eskatu gabeko ezpainetako musua eman zionean Luis Rubiales futboleko agintari federatiboak Jenni Hermoso jokalariari, honek ete bere selekziokideek Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondoren. Ezpainetako musuak kalifikazio larria du, baina masail banatan bi musu ematea? emakumezkoei bai eta gizonezkoei ez?
Ikusi dut Oppenheimer, eta film ona iruditu zait. Pertsonaian zentratua, biografia honetan baitago oinarritua, teknikan eta zientzian baino gehiago, baina interesgarria.
Testu hau Ttap aldizkariaren aurreko asteburuko alean audio gisa agertu zen. Hona ekarri dut orain, testuan ukituren bat gehituta, eta esteka eta bideoren batez aberastuta. Galdera deseroso bat planteatzearen inguruko testu bat da: Zenbat etxe dauzkazu?
2022ko Nafarroako esku ezagun bat badakizue zein den. Baina ez da Irulegiko eskua artikulu hau ilustratzen duena. La2 telebistako dokumental batean zeharka aipatu zuten objketu baten eskuin-eskua da, Pompeloko Totagusarena.
Adimen artifizialari hainbesteko beldurrik ez edukitzea aldarrikatzen duen iritzi pertsonal bat da, wikipedista euskaldun baten ikuspegitik idatzia. Adimen artifiziala testu sorkuntzan nabarmentzen hasiko den une honetan, uste dut adibide bat dugula hemen, itzulpen automatikoak Wikipediari ekarri dion ekarpenaren haritik, esperantza izateko lagungarri izango, zaigula.
Adimen artifizialeko irudigintzan Dall-e, Parti edo Stable Diffusion bezalako tresnek erakutsi digutena aurten ikaragarria izan da. Irudigintzarako gaitasun konputazional ikaragarri bat, "sormen" hitza konjuratuz molabait. Horri bueltak emanez, pentsakizun pertsonal bat: artea dira? irudi batzuk ikusita buruak eta arimak (!) esaten dit baietz. Eta artea badira, nor da artista? Nik uste dut badagoela artista bat lan horien atzean eta, bereziki, argazkilaritzarekin paralelo bat ikusten dut hemen.
Photoscan (edo Fotoscan, bi idazkerak erabiltzen baititu Googlek, bere garatzaileak) mugikorreko aplikazio bat da paperean inprimatutako argazkiak digitalizatzeko. 2016an aurkeztu zenean deskribatu genuen nola zebilen Sustatun. Asteburuan beste erabilpen batekin test bat egin dut: erakusketa batean paretean jarritako argazki erreprodukzioak. Horiek digitalizatzeko ere oso praktikoa da. Bide batez, Jose Brunet argazkilari donostiarraren fondoa ezagutu dut asteburuan, eta haren argazki batzuk Wikipediara igo ditut.
Bart hil da Moskun Mikhail Gorbatxov, Sobietar Batasuneko azken buruzagia; hura erreformatzen saiatu zena, azkenean erregimen sobietarraren erorketa eta estatu mordo baten sorrera eragin zuena. 1991ean, bere aginteko azken asteetan, bere biografiako anekdota batez oroitu naiz: Euskal Herrira etorri zenekoa eta Euskaldunon Egunkariak esklusiba atera zuenekoa.
Testu hau Ttap aldizkariaren aste honetako alean argitaratu da, baina duela hiru aste idatzi zen, jakin gabe honezkero Ukrainako gerrak iraungo ote zuen honaino. Bai horixe, iraun du, eta geldituko denik laster ere ez dirudi. Baina tira, hausnarketa gera bedi idatziz ere.
Gaur hasi dugun Egunean Behin jokoaren denboraldi berrian galdera-sorta berezi batzuk igarriko zenituzten jokalariok (tokatu baldin bazaizkizue hamarreko sortan). Irudian bezalakoak, Wordle eta Berbaxerka jokoari erreferentzia egiten diotenak. Keinu bat da, zeren joko hauek ez dira elkarren lehia, baizik eta ekosistema txiki hau osatzera datozen beste bi ekimen probetxuzko.
Uztailean aurkeztu zuen Elhuyarrek Dabilena, gaur egungo euskararen corpusa kontsultatzeko tresna interesgarria. Euskara-gaztelania corpusak konparatzen ditu eta itzulpen kontuetarako baliagarria da baina, pertsonalki, eremu zehatz batean aurkitu diot baliagarritasuna: konparazio-bileketak.
Atzo 20 Urte Interneten Euskaraz jardunaldian itxierako hitzak tokatu zitzaizkidan. Bilbao AS Fabrik-eko aretora bertaraturikoen artean Egunean Behin zuzeneko partida bat jokatu genuen, arintasun pixkat emateko amaierari, eta txanda bana egin zuten, Gaurko Hitza eta Xerezaderen Artxiboa (ekimen beteranoak hori ere) gaitzat hartuta, Maite Goñik eta Ana Moralesek. Ondoren nire 3. txanda izan zen pixkat Sustatu eta teknologiaren inguruan; eta galderen errepasoa egitean, hortxe joan zen nire hitzaldi edo matraka. Errepaso horretarako prestatu nituen bi testu ekarri ditut hona.
20 urte bete dira hilabete honetan Sustatu euskarazko webgunea sortu zela. Weblog izen arraro samarrarekin aurkeztu zen 2001eko azaroan, eta gerora, albistegi teknofilo gisa egin du bidea gehienbat. (Honako hau da asteburu honetan irten den Ttap agerkarirako audio bidez grabatutakoa, honako testu bertsioan moldatua, estekekin-eta, horiek funtsezkoak baitira testuan adierazi bezala!)
Ateoa izanik elizkoia naiz, gero eta gehiago gozatzen dut elizak bisitatzen, bertako artea miresten. Estilo nagusiak (erromanikoa, barrokoa, gotikoa...) bereizteko zantzu batzuk baditudan arren, erliebe eta erretauletako santuen ikonografiak txunditzen nau, ez ditudalako ulertzen. Santuak inportanteak ziren gure bizitzetan duela ez askora arte... eta orain ez dakigu haietaz ezer. (artikilu hau audio formatuan agertu da Ttap agerkari digitalaren asteburu honetako alean; hemen testu eran daukazue)
Iraileko egun hauetan polemika izan da euskarazko hedabide batzuen artean (Aiurri eta Argia, bereziki, beste batzuen iritziekin tarteko) edizio digial batean copyleft lizentzia batekin agertu zena, beste batean kopiatu zutelako, lizertziak espreski baimentzen zuen bezala. Aurreko esaldian, funtsean, zer gertatu zen, eta sekuentzia ere deskribatuko dugu jarraian.
Arabak bere elizetan duen ondarea izugarria dela gauza ezaguna da. Baina hainbeste herritan dauden altxorrak ikustea ez da erraza, eta bi asteburutan, Araba iparraldeko Zuia eta Zigoitiko hainbat tenplu ikusteko aukera bakana ireki da. Hau sinatzen duenak aurreko larunbatean batzuk ikusteko zortea izan zuen, eta pentsatu dut abisatzea ondo dagoela datorren larunbatean delako beste aukera bakar hori: uztailak 24, larunbata, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egongo dira zabalik hainbat.
Jaiak bai; birusaren kontrako azken borroka ere bai. Benetako pedagogia pixkat behingoz, jaia egin daiteke, aire librean bada egin daiteke: botelloia goraipatu gabe, jakina, baina bai, egin daiteke. Artikulu honen audio bertsioa irten da ostiral honetako Ttap aldizkarian; hona testuzko bertsioa ekarri dut.
Azken hilabeteetan negazionismoaren hauspotzaile izan den agerkari digitalak, Independenteak, ez du artikulu gehiago argitaratuko. Artxiboa sarean geratuko da, baina itxura batean, izoztuta geratuko da edukia. Kote Camacho Independentearen sortzaileak egindako lanaz harro dagoela adierazi du agurreko mezuan. Azalpenen gisa Camachok salatzen duenez, Independentearen bilakaeran oztopo gaindiezina suertatu izan da hedabidea agertu zenean Sustatuk argitaratu zuen titularra: "Independentea: Berriaren kontrako hedabide digital bat jaio da".
2021 honetan maskararen erabilera orokorra da, kalean eta eremu formal gehienetan (lana, topaketa publikoak...). Eta badirudi Covid-19aren pandemia osoa maskara jantzita gabiltzala. Baina sarean ikusitako iruzkin batek pentsatzen jarri nau, maskara oso berandu hasi zela erabiltzen. Eta gainera, kanpoaldean maskara erabiltzeko derrigortasunetan asko insistitu den arren, nahiz eta aire librean kutsatzeko aukerak txikiagoak diren, barrualdeetan maskara erabiltzeko araua izan zen beranduen ezarri zen. EAEren kasuan, lantokietako maskara 2020ko azaroaren 6an bihurtu zen derrigorrezkoa.
First Dog in the Moon kazetaritzako tira-egile eta komikilari australiarra da, Andrew Marlton benetako izenez, The Guardian egunkariko ilustratzaile nagusietako bat. Lagun baten bidez, Leave Trans Kids Alone! (Pink Floyd-en abesti bati erreferentzia eginez) tira ikusi nuen, egokia eta polita iruditu zitzaidan, eta lagun batzuen laguntzarekin egokitu dugu euskarara. Hemen bakoitzak bere matraka, neuk neurea, ados bainago First Dog-ekin, No, it's not complex: Ez, trans eskubideen kontua ez da konplexua, sinplea da oso.