Elhuyarrek sortutako elia.eus itzultzaile neuronala dagoeneko Wikipedian erabil daiteke, zuzenean, Elhuyar Fundazioak, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) eta Wikimedia Fundazioak egindako elkarlanari esker. Eliaren bidez, euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoaren artean itzul daiteke, artikuluak sortzea azkartuz, hizkuntzen arteko ezagutza areagotuz eta munduko ezagutza guztia euskaraz egon dadin erraztuz.
EWKEk tutoriala argitaratu du gaur bere webgunean eta bere bazkideei zein wikilari euskaldun guztiei erronka proposatu: erabili Elia Wikipedian integratu den eran, erdara bateko artikulu bat (falta zaiguna) euskarara ekartzeko. Kontuan izan ez bakarrik gazteleratik, horixe egin dezakegula, frantsesetik, ingelesetik, galizieratik edo katalanetik. Galizieran salbu, eduki gehiago dago hizkuntza horietan, euskaraz baino (eta galizieraz ere badaude edukiak geurean ez daudenak).
Adi, dena den, euskaratzeari ekin aurretik, tutorialean zehazten denez, urrats batzuk egin behar baititu wikilariak bere kontua ContentTranslation parametroetara egokitzeko.
Erronkari konkrezio pixkat emateko, hona Sustaturen ekarpena, artikulu batzuk Eliak ulertzen dituen hizkuntzetan goizeko ordu honetan euskarazko parekorik ez dutenak:
Egongo ote dira euskaratuta artikuluak Euskararen Nazioarteko Egun (ENE) hau amaitzerako?
Bostok gastatuz gero, lasai, hemen Wikipediak berak zerrendatu dituen beste 100 artikulu inguru, euskaraz egotea merezi dutenak.
Erantzun
Sartu