Teknologia albisteak

Luistxo Fernandez

Erabiltzailearen aurpegia

This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.

Erabiltzailearen mezuak

Boto-inkestek aurreratzen dutena panorama interesgarria da 2015eko hauteskundeetarako, batez ere Pod...

2014-11-06 : 18:33

Boto-inkestek aurreratzen dutena panorama interesgarria da 2015eko hauteskundeetarako, batez ere Podemos-en igoeragatik. Alderdi berriak esana du, inteligenteki nere ustez, udalak alde batera utziz, autonomikoetan zentratuko direla. Inkognita interesgarria zera da, ea EAEko foru-hauteskundeak zein parametrotan ulertuko dituzten Podemos-ekoek... aurkezteko ala ez aurkeztekoak...

Kalifornian tiroketa eta masa-hilketa gertatu zen asteburuan. Albistean arakatuz, hiltzailearen prof...

2014-05-27 : 17:49

Kalifornian tiroketa eta masa-hilketa gertatu zen asteburuan. Albistean arakatuz, hiltzailearen profil psikologikoarekin egin dut topo: beren buruari Pick Up Artist (PUA) esaten dioten "macho seduzitzaileen" erretorikan eta komunitatean sartutako tipo bat. Magnolia filmean agertzen den Frank Mackey (Tom Cruise) harrigarriaren diskurtsoa praktikatzen duten gizonezko batzuk. Ikaratzekoa.

http://slate.me/1prNiWn (istorioa)

http://www.pualingo.com/ (komunitate beldurgarri horren webgune bat)

ETAren azken agirietan okerrena ez dira metaforak, argi eta garbi ulertzen dena baizik: norabide pol...

2014-04-25 : 11:23

ETAren azken agirietan okerrena ez dira metaforak, argi eta garbi ulertzen dena baizik: norabide politikoak nondik jo behar duen esanez alderdi abertzaleei ematen dizkieten direktriz edo iradokizunak. Loiolako garaian bi "karrilen" kontua onartu omen zuen ETAk: ezker abertzaleari utzi politika; eurena karril "teknikoa" izan zedila. Nola "teknikoa" blokeatua dagoen (hala nahi du Madrilek), politika egiteko tentazioa itzultzea kezkagarria iruditzen zait.

4

Merkataritza elektronikoa errealitate finkatua da gure inguruan. CodeSyntax enpresako bulegora, azke...

2014-03-13 : 10:45

Merkataritza elektronikoa errealitate finkatua da gure inguruan. CodeSyntax enpresako bulegora, azken bizpahiru asteetan, halakoak iritsi dira lankideok erosita: Darth Vaderren mozorroa, laranjak, zakurrarentzako pentsua, vermikonpostagailua eta gero, harentzako zizare biziak; fusta bat, egongelarako aulkiak, arropa mordoa, bonsai bat, ADN analisatzeko test bat, telefonoak, paretean itsasteko apaingarriak, Totoro pelutxezkoa, arrain-zopa, ume-fardel kakaztuak biltzeko poltsa bereziak...

1

Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu n...

2014-01-22 : 16:25

Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu nintzen: Aldundiarena 'Koldo Mitxelena' dugu, eta beste izen ilustre bat hirian dugun liburutegi sare bikainean primeran zetorrela iruditu zitzaidan. Ez nuen susmatu (a ze inuzentea!) asmoak ez zuela aurrera egingo. Berandu, Dani Goñi irakaslearen gutun baten bidez jakin dut hori, eta hark bezala, kontra egin duten zinegotzien jarrerari penagarria deritzot. Tristea eta mingarria, oso.

http://irutxulo.hitza.info/2014/01/16/dani-goni-miren-aitziber-eneko-zergatik/

Donostian bizi naiz eta poztu naiz Igeldo herri bihurtu delako. Herritarrek erabaki, eta agintariek ...

2013-12-18 : 19:15

Donostian bizi naiz eta poztu naiz Igeldo herri bihurtu delako. Herritarrek erabaki, eta agintariek bideratu dute erabakia. Uste dut momentu egokia dela gogoratzeko: 2012ko irailean agindua luzatu zioten Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari, mozio baten bidez, "lidergoa hartu dezan eragileekin batera bide orri bat lantzeko, independentzia helburu". Bildu eta Aralarrek alde bozkatuta onartu zen, EAJ abstenitu egin zen. 15 hilabete igaro dira eta ni bide orriaren zain nago.

http://ttiki.com/58836

Mods vs Rockers, Quadrophenian bezala

2013-11-04 : 10:58

Mods vs Rockers, Quadrophenian bezala, baina 2013ko egoera sozio-kulturalera ekarria: Bazkariphenia. Krisiak negozio aukerak ireki ditu, eta gure bulego eraikineko atean propagandako bi kartel daude itsatsita orain. Batzuek bulegora ekartzen dizute jana; besteek tuper egoki-egokiak saltzen dituzte.

Pedante bat izango naiz baina gusturago ikusiko nituzke gure agintariak Salford Lads Club-aren aurre...

2013-10-24 : 10:34

Pedante bat izango naiz baina gusturago ikusiko nituzke gure agintariak Salford Lads Club-aren aurrean, gladioloak eskuetan eta Donostia 2016 kamisetekin, eta ez horrela:

Pedante nahiago, futbolero baino.

'Jobs' film kaskarra iruditu zait. Steve Jobs-ek berriz produkziora bidaliko zuen, ona irten arte fi...

2013-09-24 : 10:43

'Jobs' film kaskarra iruditu zait. Steve Jobs-ek berriz produkziora bidaliko zuen, ona irten arte fintzera. Pertsonaia eta historia interesgarriak dira, baina hobeto Isaacson-en biografia (2) edo 600 orri lartxo badira zuretzat, Triumph of the Nerds dokumentala (3)

http://www.rottentomatoes.com/m/jobs/
http://www.codesyntax.com/es/blog/steve-jobs-y-el-cruce-entre-cultura-y-tecnologia
http://en.wikipedia.org/wiki/Triumph_of_the_Nerds

Urtebete Kindle e-book irakurgailuarekin. Desabantaila fisiko bat du irakurketan, aurrera-atzera eta...

2013-09-23 : 17:33

Urtebete Kindle e-book irakurgailuarekin. Desabantaila fisiko bat du irakurketan, aurrera-atzera eta "orriztatzea" zaila dela. Baina bi abantaila fisiko ditu irakurtzeko, pisua eta letra tamaina (adina izango da, letra handi samarrarekin nabil). Zalantza nuen erosi aurretik, komentzituko ote ninduen teknologiak. Gaur esan dezaket, papera baino nahiago dut.