Teknologia albisteak

Oppenheimer: filmaz, historiaz eta liburuez

Erabiltzailearen aurpegia
2023-08-06 : 09:22

Ikusi dut Oppenheimer, eta film ona iruditu zait. Pertsonaian zentratua, biografia honetan baitago oinarritua, teknikan eta zientzian baino gehiago, baina interesgarria.

Filmean, Robert Downey Jr. aktoreak gorpuztutako pertsonaiaren ikuspegi zuribeltza... horretaz ez nekien ezer, baina ondo osatzen du filma. 

Gainerakoan, izenburuz eta jatorri biografikoz, pertsonaen filma izan arren, kontatzen duena hain da brutala, gizateriaren historiako puntu tekniko eta kriminal goren bat... alde horretatik, historia gogoko dutenentzat gomendagarria deritzot. Neuk, kontu honetaz,  oso historia on bat dut bi aldiz irakurria kontu honetaz: The Making of the Atomic Bomb / Richard Rhodes-ena. 2/n

Hasiera bikaina du liburu horrek, gogoratzen dudan onenetakoa, Oppenheimer filmean sekundarioa den pertsonaia batekin, Leo Szilard:

"In London, where Southampton Row passes Russell Square, across from the British Museum in Bloomsbury, Leó Szilárd waited irritably one gray Depression morning for the stoplight to change. A trace of rain had fallen during the night; Tuesday, September 12, 1933,"

Kontatzen zaigu nola Leo Szilardek mentalki asmatu zuen bonba hor, Londresko kale bat gurutzatzen, bera izan baitzen nukleo baten fisioa, neutroien askatzea, eta kate-erreakziozko eztanda bat ikuskatu zuen ñehen pertsona. Szilard zeharka agertzen da filmean, baina tipo funtsezko bat izan zen historia honetab, eta, hainbat gorabeheraren ondoren, 1950eko hamarkadan bonba atomikoa patentatzea ere (bai! wtf ezta?) lortu zuen, AEBetako Gobernuarekin borrokan.

1930eko hamarkadan zehar, Oppenheimer filmean agertzen den uranioaren fisioaren berria baino lehenago (1939an, Alemanian lortutako emaitza zientifikoa berregin zutelarik Kalifornian), bonbaren aukeraz pentsatzen jardun zutenak dexente izan ziren, eta hor pertsonaia inportanteak izan ziren Enrico Fermi, Szilard, Einstein, aleman batzuk... Manhattan proiektua martxan jarri aurretik ere funtsezko jendea egon zela historia honetan.

Alderdi teknikotik ere Rhodesen liburua oso ona da. Ez da fisikaria izan behar ulertzeko zergatik funtzionatzen zuten desberdin uraniozko bonbak (Hiroshimakoa) eta plutoniozkoek (Trinity probakoa eta Nagasakikoa). Uranioaren isotopoak masa kritikoa lortzeko behar duen denbora aski da kanoi-erako bonba bat egiteko, baina plutonioaren masa kritikoaren uneak nanosegunduak behar ditu ez bada erreakzioa etengo, eta horrek inplosio bidezko bonba biribil konplexu bat eskatzen zuen. Horrek funtziona zezakeen ere ez zekiten (uraniokoaz ez zuten hainbeste zalantzarik), eta horregatik Trinity aproba egin zuten New Mexicon, filmean agertzen dena.

Filmean zeharka agertzen den beste une inportante bat Enrico Fermiren Chicagoko esperimentu flipantea izan zen. Kate-erreakzioa benetan gertatzen zela ikusi zuten unibertsitate bateko gimnasioan... Datu miszelaneo bat: Enrico Fermi Galileo eta Michelangeloren ondoan dago ehortzia Florentzian, Santa Croce elizan.

Hortaz, ba gomendatzen dudala Oppenheimer eta gomendatzen dudala HISTORIA honetaz irakurtzea. Ni, nire aldetik, Rhodesen beste batekin ekitekotan orain, Edward Teller (filmeko pertsonaia hau ere) eta Hidrogeno bonbaren historia orain (Dark Sun). Hiru liburu esteka hemen, beraz:

Erantzun

Sartu