Twitterren aspalditik zeuden, eta haren klon ezagunean, Blueskyn, hasieratik egon ziren: aipu erako txioak, erantzun edo bertxiotik aparte, norberaren iruzkinarekin beste norbaiten txioa komentatzeko aukera. Mastodonen ez zegoen hori egiterik bertako txioekin (tut edo toot terminologia puristan), baina azaro honetan etorri da gehikuntza 4.5 bertsioarekin. Herenegun aplikatu zuen berrikuntza Mastodon.eus euskal instantziak.
Oraingoz web interfazean ikusten ahal da aukera Mastodon.eus euskal instantzian.
Txio edo tut baten azpian, partekatzeko aukeran, bi ikono orain, bultzada da ber-tut edo bertxioa egiteko, eta aukera berria da quote edo aipua (mezu batzuk euskaratzea falta da lerro hauek idazteko orduan, uste dugu laster eguneratuko duela hori Mastodon.eus-ek).

Bertxiotutakoak itxura hau du, Twitterren edo Blueskyren bertsua:

Erakusten dizuegun hau, oraingoz, web interfazean. Mugikorreko aplikazioetan ikusi beharko da garatzaile bakoitzak noiz egokitzen duen tresna. Tusky delakoan, goikoa honela ikusten da adibidez:

Mastodon.eus-ek ezarpen irekiak jarri dizkigu erabiltzaile guztiei, baina asteartetik aurrera dira funtzionalak. Hau da, urliaren txio zaharrak ezin dituzu aipatu; atzodanik idatzi dituenak bai. Tira, baimena eman badu horretarako, izan ere, erabiltzaile bakoitzak aukera du aipuak baimentzeko (hobetsitakoa ezer ukitzen ez baduzu) edo murriztu zure jarraitzaileei, edo debekatu: zehatzago esanda, zuk zeuk bertxiotu dezakezu zure burua, eta ez beste inork; eta norberaren txio zaharrak ere (herenegun baino lehenagokoak alegia), nork bereak aipatu ditzake, ez beste inork. Hiru aukerk, itzuli bitartean, honela ageri dira: "Anyone" (Edonork), "Followers only" (Jarraitzaileek bakarrik) eta "Just me" (Nik bakarrik). Ezarpen hori hemen daukazu, kontua baduzu Mastodon.eus-en.

Era berean, txioa bidaltzera zoazela ikusiko duzu zure ezarpen orokorra hor agertzen dela:

Baina klikatuz gero bidalketa kutxan, mezu jakin horren aipagarritasuna alda dezakezu, ez baduzu gauza zehatz hori inork aipatu ez dezan, adibidez.

Aldaketa hori banan banako mezuetarako da: mezu zehatz bat modu jakin batean konfiguratzen baduzu bidaltzeko orduan, ez da ezarpen orokorra aldatzen.
Beste aukera interesgarri bat, Mastodon.eus-eko administratzaileek azaldu dutena: "Demagun edonork aipuak egiteko aukera daukazuela ezarrita, baina norbaitek iraindu edo trufa egiten dizuela zuen bidalketa bat aipatuz. aipu zehatz hori galarazi dezakezue, gainerakoenak baimenduz. Horretarako, web bertsioan:
Horra irudian:

Informazio gehiago:
Gure gomendioa: utzi Twitter edo Bluesky, etorri Mastodonera, Sustatuk egin duen bezala.
Erantzun
Sartu