Software Libreari Buruzko II. Euskal Mintegia
Mintegiari buruzko xehetasunak web helbide honetan dituzu:
http://www.ueu.org/soft_librea/soft_librea2/euskara/index.html
Izen ematea web bidez egin ahal izango da. Gomendatzen dizugu lehen bait lehen egin dezazuen, tokirik gabe gelditzea posible baita.
Bazkariari buruz, interesgarria da iaz bezala mintegiaren ondoren elkartzea. Horretarako, adierazi matrikulatzean ea bazkaltzera geldituko zaren eta saiatuko gara tokia aurkitzen eta zehazten non, noiz eta nolakoa izango den (jakinean egongo zarete).
BEHIN-BEHINEKO PROGRAMA
9:30 Harrera eta inskripzioa
9:45 Aurkezpena
10:00-12:00 Hitzaldi laburrak:
- Argitaratze irekia eta Indymediaren MIR sistema. Marko Txopitea, Xare (Indymedia)
- Herri-komunikazioa eta sarea. Esperientzia bat: uztarria.com. Josu Azpillaga (Uztarria.com)
- eFaber, urruneko irakaskuntzarako tresnak. Esti Alvarez (eFaber)
- Web aplikazioak Zope-n; Microsoft eta software librearen arteko integrazioa. Igor Leturia (Emun)
- Bilaketen hobetzaile heuristikoa. Garikoitz Araolaza, Patxi Diaz, Luistxo Fernandez (Code&Syntax)
- KBabel Euskaraz proiektua. Dooteo (EuskalGNU)
- Software librearen erabilpena ikerkuntzan. KTHaren kasu praktikoa. Karmele Lopez de IpiƱa (EHU)
- Atariak egiteko NUKE produktuaren itzulpena. Osoitz Elkorobarrutia (Zuhar)
- Software librea sistema enpotratuetan. Gorka Usabiaga
12:00 Kafea
12:00-14:30 Demoak
13:00-14:30 Mahai-ingurua: Software librea Administrazio Publikoan. Moderatzailea: Eneko Lacunza
Erantzunak kargatzen...