Teknologia albisteak

Cinque Terre balitz bezala, baina Euskal Herrian: Soraluze

Erabiltzailearen aurpegia
2024-02-04 : 12:28

Badira Euskal Herrian zatar izateko ospea duten herriak. Bat Eibar da, demostratua dagoena ez dela hain zatarra, bailara-zulo batean egoteagatik. Beste bat Soraluze da, hau ere besterik gertu Debabarrenean, haran sakonean sartua, Plaentxia edo Plazentzia ahoz bertakoentzat. Demostratuko dut lau irudirekin Soraluze ere ez dela itsusia, baizik eta oso ederra, Italiako Liguriako kostaldeko Cinque Terre gogoangarriko bezalako postal-herria baita.

Hona lau herritako irudiak:

Kolorezko paretezko etxe proletarioak, elkarren gainean pilatuta. Eta ingurune pintoresko ederra, itsasoa kasu batzuetan, malda berdeak bestean.

Goitik behera goiko irudietan: Vernazza, Plazentzia, Monterosso eta Manarola.

Plazentzia edo Soraluzeko argazkia, udal webgune berritukoa da, Soraluze.eus-ekoa.

Desberdintasuna da Cinque Terreko herriak Unescoren gizateriaren ondare direla, eta Soraluze ez. Zuzendu beharko den akatsa.

Erantzun

Sartu