Duela egun batzuk Dall-e Mini delako tresnarekin sortutako irudi parrastaren berri eman genizuen. Hainbesteko arrakasta izan du tresnak non domeinu eta izen propio batekin bataiatu duten jada: Craiyon.com // Erabilpen jostarirako da nagusiki, baina ez ahantz atzean indar handiko teknologia bat dagoela, adimen artifizialez irudiak sortzeko gaitasun izugarria lortu dutela makinek. Eta Googlek iragarri berri duen Parti tresna da horren beste adibide bat.
Craiyon bidez, Dall-e tresnaren konputazio gaitasunaren portzentaia bat bakarrik darabilgu, eta emaitzetan denbora muga batez jokatzen du konputazioak. Era berean, aurpegiak edo alfabetoak nahita difuminatzeko hautua hartua dute, errealismoa pixkat eragotziz (erabilera okerrera bideratutako faltsutze ahaleginak ebitatzeko).
Orduan, Craiyon delako tresna murriztuari eskatuz gero, marraztu Homer Simpson Aurelio Artetak margotu izan balu bezala, hau da emaitza:
Hala ere, atzean dagoen Dall-e tresna, bere gaitasun osoan (Dalle2 bertsioa), askoz gauza bikainagoak lortzeko gai dela. Hona Homerrekin egindako beste irudi batzuk:
Hemen Chihiroren bidaiaren estiloan, Harao Miyazaki maisuaren airearekin:
Eta Titanic filma berregiten:
Eta Dall-e OpenAI delako enpresaren tresna bat den bezala, ez da bakarra eremu honetan lanean ari dena. Googlek IMAGEN izeneko egitasmo bat izan du martxan azken hilabeteetan, eta oraintsu Parti izenarekin berrizendatu eta aurkeztu du.
Adibideak: Sushiz egindako robot erraldoia.
Panda gorriak trenean, bat egunkaria irakurtzen ari da eta lehiotik oihana ikusten da.
Beheko irudi hau errore gisa definitzen du Googlek, garapen fasean lortutako adibide bat izanik. Zera eskatu zioten makinari: A plate that has no bananas on it. there is a glass without orange juice next to it. Hau da, "Platanorik ez duen plater bat, eta edalontzi bat ondoan laranja-zukurik ez duena". Elementuen falta ez du ulertu sistenak, baina irudiaren errealismoa ikaragarria da:
Artikulu honetako lehen irudia ere, American Gothic untxiekin eta Los Angelesko Anubis dotore hori, Partik sortuak dira.
Bestalde, adibide extra batzuk Dall-e Mini edo Craiyonekin sortuak euskal gaien inguruan. Jai-alai jokalariak Himalayan:
Ikurrina Piet Mondrianek margotua:
Eztanda atomikoaren onddoa Euskal Herrian:
Ikurrinak Kristoren gurutziltzatzean, oso aproposa Aberri Egunerako:
Erantzun
Sartu