Jakina da film laburrek zeresan gutxiago pizten dutela luzeek baino, eta normala da hala izatea, oso diferenteak baitira aurrekontuak, inplikatutako jende kopurua, lortzen den oihartzuna... Hala ere, ez nituzke oharkabean pasatzen utzi nahi Zinemaldi honetan eman dituzten euskarazko film labur zenbait, Zabaltegi sailean ikusitakoak: Aitor Arregiren "Zarautzen erosi zuen", Koldo Almandozen "Hubert Leblonen azken hegaldia" eta Asier Altunaren "Soroa", hirurak ere elkarren artean desberdinak, baina guztiak bikainak.
Iritsi da azkenean "Lasa eta Zabala" ikusteko eguna, Zinemaldian askok espero zutena. Eta zorionez esan dezakegu Joanes Urkixo gidoilariaren eta Pablo Malo zuzendariaren lana bikaina izan dela, talde osoarekin batera, film beldurgarri eta hunkigarria gauzatu dutelako, ikusleak istorioan eta historian sartzea lortzen duena; lekukotasun beharrezkoa, oroimenerako tresna ezinbestekoa eta, aldi berean, artelan ederra.
Eguraldiak bezala, itxura muzin eta tristea hartu du asteazken goizak Zinemaldiko sail ofizialean, eman dituzten bi pelikulak ere, asmo onak izan arren, motelak eta maskalak suertatu baitira: Anahí Berneri argentinarraren "Aire libre"k bikote baten haustura erakusten digu, eta Maxime Giroux quebectarraren "Félix et Meira"k alderantzizkoa, bikote baten sorrera.
Ekintzazko zinema ikusgarritik ihesi, etxe giroko film lasai parea eskaini digu astearte honek Zinemaldiko sail ofizialean: Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "Loreak", eta Cristián Jimenez txiletarraren "La voz en off". Ez naiz xobinista baina, kirolzaleen hiztegia hartuz, euskaldunek irabazi dutela esan behar, alde handiz.
Atzo eman zuten Donostiako Zinemaldian Borja Cobeagaren "Negociador", Jesus Egiguren PSEko lehendakariak ETAko kideekin izandako elkarrizketetan inspiraturiko filma, gaiagatik jakin-mina piztu zuena, emaitza morbo horren mailan ez badago ere, onerako zein txarrerako.
Martxa onean doa Zinemaldiko sail ofiziala, eta lehiarako hautagaien artean bi film eder ikusi genituen atzo goizean, Alemania aldetik datozenak biak: "Casanova Variations", XVIII. mendeko seduktorearen bizitzaz, eta "Phoenix", Berlingo gerraostean giroturiko istorio bitxi bat.
Hasiera indartsuaren ondoren, generoko filmak etorri dira sail ofizialean igandean. Susanne Bier daniarraren "En Chance Til" (Bigarren aukera) ikusteko faltan, Gabe Ibañez espainiarraren "Automata" futurista eta Michael Roskam flandriarrak AEBn egindako "The Drop" beltza komentatuko ditugu; txukunak biak, baina ez maila berean.
Hasi da Zinemaldiko Sail Ofiziala, eta larunbatean hiru film aurkeztu dira lehiara, elkarren artean oso desberdinak baina hirurak ere interesgarritik gorakoak. "La isla mínima" espainiarra, "Stille Hjerte" daniarra eta "Une nouvelle amie" frantziarra.
Hasi da Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, 62.a. Inaugurazioan, Denzel Washington izango da izarra, eta hura protagonista duen "The Equalizer" filma emango da sail ofizialean lehiatik kanpo. Guk, baina, hipster-arena eginez, Perlak eta Zabaltegiko hainbat film ikusten izan gara, ondoren komentatuko ditugunak.
Dream Team moduko bat bildu du Mireia Gabilondok “Zazpi aldiz elur” antzerki lana aurrera ateratzeko: testuak idazteko Atxaga, kartelerako Zumeta, musikan Salvador, eszenografian Bernues, guztiaren atzean Laboaren figura… Izarren fitxaketen arriskua izaten da haien gehiketa hutsa izatea emaitza, talde-lana baino gehiago, eta arriskua areagotu egiten da artearen arlo desberdinak batzen direnean: antzezpena, musika, literatura… Oraingoan, baina, arrisku horiek airoski gainditu ditu Gabilondok, osagai guztiak egoki konbinatuz eta denen artean ikuskizun eder bat sortuz.
Hnuy illa nyha maja yahoo (Poemak 1985-1995), aspalditik agorturik zegoen Joseba Sarrionandiaren poesia-liburua, laster batean argitaratuko da ostera, idazleak goitik behera berrikusi eta neurri handi batean berridatzitako edizio batean.
Eman berri dira Donostiako 61. Zinemaldiko sariak. Aurten inoiz baino lan zailagoa zuen epaimahaiak, sail ofizialean ez baita izan film nabarmen txar edo onik; txukuntasun horren barruan, inoren gustuak guztiz asebetetzea ezinezkoa den arren, nik uste epaimahaiak aukera ona egin duela, loteriarekin esan ohi den bezala sariak "banatuta" daudelako, zentzuz eta orekaz banatuta. (irudian Pelo Malo urrezko maskor irabazlearen une bat)
Bihar Jeunet frantziarrak eskainiko duen lehiaz kanpoko itxieraren zain, ostiral honetan amaitu dira Zinemaldiko sail ofizialean sarigai diren filmen emanaldiak Fernando Franco espainiarraren lehen pelikularekin: "La herida" (Zauria), gorabehera psikologiko handiak dituen neska baten erretratua, film gogor, sentibera, eder eta minbera, Marian Alvarez aktoreak bikain antzeztua, nahiz eta argumentu zehatz baten faltak nekagarri ere egiten duen.
Azken txanpara iristen ari da Zinemaldia. Sail ofizialean, Atom Egoyan-engan zuen esperantza jarria hainbat lagunek, gristasunetik gora egingo zuen film biribil bat ikusteko, baina gaur ere txukuntasunaren mugetan mugitu gara. Zuzendari armeniar-kanadarrak ekoizpen estatubatuar bat sinatzen du, "Devil's Knot" (Deabruaren txokoa), Arkansasko herri txiki batean hiltzen dituzten hiru mutikori buruzkoa, gertaera errealetan oinarritua, abisatzen zaigunez; eta egiazko gertakarietan oinarritzen da Jasmila Zbanic bosniarra ere, "For those who can tell no tales" (Istoriorik kontatu ezin duten horientzat) Bosniako gerrako zauri itxigabeetan hazka ari baita.
Zinemaldi batek hainbat mundu, kultura, ikuspegi eskaini ohi digu, eta baita zinema egiteko eta ulertzeko modu guztiz desberdinak ere. Horren adibide ditugu asteazken honetan sail ofizialean ikusi ditugun bi filmak: "The Railway Man" superprodukzio britainiarra, II. Mundu Gerrara garamatzana, eta "Club Sandwich" mexikar minimalista.
Orain arte Zinemaldiko sail ofiziala maila ertain batean mantendu bada (film txarrik ez, baina biribilik ere ez, 6-7 notaren inguruan), astearte honetako pelikula pareak txalometroa goraka jarri du. Horren errudunak, David Trueba espainiarra, "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmarekin, eta Berard Tavernier frantziarra, "Quai d'Orsay"rekin.
Zinema europarrarekin jarraitu dugu Zinemaldiko sail ofizialean: atzo film britainiar eta frantziar bana izan bagenuen, gaur espainiarra eta austriarra; biak ere luzetxoak, tonuz hotzak eta sobrioak, baina gai guztiz desberdinak jorratzen dituztenak: Manuel Martin Cuenca espainiarraren "Canibal" psikopata-istorio bat da, eta Götz Spielman austriarraren "Oktober November" ahizpa biri buruzkoa.
Alex de la Iglesiaren "Las brujas de Zugarramurdi"k bere publikoa izango du, seguru, baina hemen sail ofizialean eskaini diren beste bi filmak komentatuko ditugu, bete-betekoak izan gabe ere gustura ikusten direnak eta gauza on asko dituztenak: Roger Michel britainiarraren "Le weekend" eta François Dupeyron frantziarraren "Mon âme par toi guérie".
Inaugurazio egunaren ostean, sail ofizialean sarigai diren filmak ikusten hasi gara, eta larunbat honetan, maisulanik ez baina modu batean edo bestean interesa pizten duten pelikula bi ikusi ditugu, loturaren bat izatekotan biak ere identitate arazoak lantzen dituztenak: "Enemy" Danis Villeneuve kanadarrarena eta "Pelo malo" Mariana Rondón venezuelarrarena
Donostiako Zinemaldiaren inauguraziorako, sail ofizialean baina lehiaketatik kanpo "Futbolín" ematen zuten: futbolinaren gaineko animaziozko film argentinarra 3Dan, Juan José Campanella beti gozoaren eskutik. Aldez aurretik gehiegi liluratu ez, eta beste bi film ikusi ditugu estreinaldiko ostiral goiz honetan, beste zinemaldi batzuetan arrakasta izandako lanak biltzen dituen "Perlak" sailekoak: "Narco Cultura", izenburuak esaten duen horrixe buruzkoa, eta "Kaze Tachinu" (Haizea altxatzean), marrazki bizidunen maisu Miyazakiren testamentu gisakoa.