Sustatu logoa Teknologia albisteak
xme64

Xabier Mendiguren

idazlea eta editorea

Mezuak

Regression ikustera, Amenabarrena, Ethan Hawke ta Emma Watsonekin. Ea zer ematen duen....

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2015-09-18 10:26
Regression ikustera, Amenabarrena, Ethan Hawke ta Emma Watsonekin. Ea zer ematen duen.

Zinemaldian kritikari hasi nintzenetik eskatu zidan Luistxo Fernandezek party edo festa baten berri ...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-09-20 22:06
Zinemaldian kritikari hasi nintzenetik eskatu zidan Luistxo Fernandezek party edo festa baten berri emateko. Nik ezetz beti, pelikulak komentatzeko nengoela, ez sarao eta soiréetarako. Hamargarren urtea dugunez salbuespentxo bat egingo dut: gaur joan naiz lehenengoz festa horietako batera: "Zarautzen erosi nuen" filmaren egileek antolatzen zuten, Bebop-en. Euskal zinemako aktore eta aurpegi ezagun dexente, baita nik ezagutzen ez ditudanak ere, baina ez gara izenak negritaz jartzen hasiko. Barra librea, pintxo batzuk eta giro ona. Eskerrik asko Moriarti etxeari eta zorte on Aitor Arregiri.

Laster sartuko naiz zinean, Bruno Dumont-en "P'tit Quinquin" ikustera. Hiru ordu eta hogei minutu ir...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-09-19 08:46
Laster sartuko naiz zinean, Bruno Dumont-en "P'tit Quinquin" ikustera. Hiru ordu eta hogei minutu irauten duen filma, ez dakit osorik ikusiko dudan. Sustatun joango naiz Zinemaldiko nire iritzi eta kritikak zabaltzen, eta Donostia Gaur albistegian ere argitaratzeko asmoa omen dute; tarteka neure twitter kontuan botako ditut iruzkin laburragoak. Film onak izan ditzakegula denok ere. On egin eta laster arte.

Lagun bizkaitarrek badakite zenbat estimatzen dudan haien euskalkia, bere aldaera guztietan. Aurreko...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-06-16 09:30
Lagun bizkaitarrek badakite zenbat estimatzen dudan haien euskalkia, bere aldaera guztietan. Aurrekoan, baina, lehenengoz suertatu nintzen bizkaiera neutro gazbako inongoa ez zen batean hitz egiten zuen batekin. Buruan batuaz pentsatu baina aditzak automatikoki Labayruko paradigma ofizialera egokitzen zituena, eta sentsazio arraroa egin zidan.

Kultur elkarte ezagun batetik deitu zioten lagun idazle bati, ekitaldi inportante baterako gidoia eg...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-06-15 22:51
Kultur elkarte ezagun batetik deitu zioten lagun idazle bati, ekitaldi inportante baterako gidoia egingo al zuen eskatuz. Nire lagunak, bestelako xehetasunen artean, galdetu zien zein izango zen bere ordaina. Erantzuna: "lehen halakok egiten zigun (idazle ospetsuago bat), baina aurten, murrizketekin, ez daukagu dirurik, eta horregatik eskatu dizugu zuri". To kultura, errespetua eta duintasuna!

Hainbat laguni entzun diot marmarra edo ziri ironikoa edo zuzenean protesta, ezker abertzaleak espai...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-06-03 09:23
Hainbat laguni entzun diot marmarra edo ziri ironikoa edo zuzenean protesta, ezker abertzaleak espainiar monarkiaren kontrako protestak aparte deitu dituelako. Desadostasunak desadostasun, niri egokia iruditu zait bereizte hori: euskal estatu baten aldeko nahia ezin da espainiar errepublikaren eskarian urtu, funts-funtsean desberdinak baitira, eta itsusia izango zen halaber trikolorearen aldarria geure ikurrinaz estali nahi izatea.

Hizkuntzalaritzaren 1. arautzat jo ohi da zeinu linguistikoaren arbitrariotasuna: hau da, ahoskaturi...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-03-19 00:04
Hizkuntzalaritzaren 1. arautzat jo ohi da zeinu linguistikoaren arbitrariotasuna: hau da, ahoskaturiko soinuaren eta haren esanahiaren arteko lotura ausazkoa dela, hizkuntza bakoitzak bere erara egina, eta, beraz, ez dagoelako ezer "mahai" hitzean (ez "table" ez "mesa" soinu-segidan) lau hanka eta gaineko oholarekin lotzen denik ezinbestean; hala ere, aldiro agertzen da buruargiren bat, kontrakoa esatera datorrena; horrek ez nau gehiegi harritzen; baina duda egiten dut prentsa serioak tokirik eskaini behar ote liekeen halako xelebrekeriei http://ttiki.com/62806

PSOEren erabaki koldarra, Nafarroan, onerako izan liteke, urtebetera begira. Zentsura-mozioa aurrera...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-03-09 12:22
PSOEren erabaki koldarra, Nafarroan, onerako izan liteke, urtebetera begira. Zentsura-mozioa aurrera atera eta hauteskundeak orain egin balira, onenean Roberto Jimenez izango genuen lehendakari, sottovoce denek dakiten moduan Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerrak ez baitzuten EHBildurekin akordiorik egin nahi, eta EHBildu prest baitzegoen bere botoak haiei emateko, UPN kentzearren, trukean deus eskatu gabe. GB eta I-Ek PSNren eskutik joan nahiko ote dute 15 hilabete barru? Espero dezagun memoria apur bat gordetzea.

Gogoan daukat behin, Montserrateko Abadian bilera politikoren bat edo halako zeozer izan zela, eta E...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-02-20 10:32
Gogoan daukat behin, Montserrateko Abadian bilera politikoren bat edo halako zeozer izan zela, eta Espainiako komunikabide guztiak hara. Beneditar batek hartu zituen kazetariak atean, eta katalanez eman zituen azalpenak. Amaieran "Moltes gracies, i aneu amd Deu" (gutxi gorabehera, buruz ari bainaiz). Kazetari batzuen eskaria: "Puede repetirlo en castellano?". Eta fraideak, irribarre ez dakit serafiko edo maltzur batekin: "Por supuesto: muchas gracias, y vayan con Dios".

Euskara hutsezko prentsaurreko batean zakartu eta haserretu diren kazetarien jarreran, betiko inperi...

Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
2014-02-19 18:47
Euskara hutsezko prentsaurreko batean zakartu eta haserretu diren kazetarien jarreran, betiko inperialismo negargarria dago, baina baita lanpostua galtzeko beldurra ere (agian inkontzientea); zeren, beren nagusiak oso espainolistak izanda ere, euskara hutsezko jarrerari koherentziaz eutsiz gero, aldatu egin beharko dituzte kazetari horiek, beren lana egoki betetzeko gauza ez direlako.
Jarraitu gaitzazu