Teknologia albisteak

Ni.eus zerbitzu berriturako izena gordetzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:54

Ni.eus 2020an sortu zen, baina aldatzera doa, zerbitzuaren kudeatzaile PuntuEus-ek jakinarazi duenez. Euskarazko e-posta zerbitzua izan da orain artean, eta horrek jarraituko du, baina laster "hodei segurua" ere badatorrela iragarri dute. Dagoeneko ni.eus erabiltzen dutenek, unea iritsitakoan martxan izango dute ni.eus berritua, baina gainerakook nork bere izena erreserbatzeko aukera orain dauka. Hartu zure izena: Urlia@ni.eus edo DenaDelakoa@ni.eus bilaka zaitez.

Hala iragarri du PuntuEusek:

"Zerbitzua erabat berrituta dator orain, erabilgarritasuna hobetzeko, eta batez ere, jendeak egunero erabiltzen dituen tresnak —fitxategiak partekatzeko guneak, egutegiak, galdetegiak, bideo-deiak— euskaraz eta modu seguruan eskaintzeko."

2026a arte ez da erabilgarri egongo. Hala ere, zure izena inork baino lehen erreserbatzeko aukera eskaini nahi dizugu.

Hemen aukera NI.EUS izena gordetzeko.

Erantzun

Sartu