Banakoak eta binakoak
2014-09-24 14:24
Lucia eta Manuel (Celeste Cid eta Leonardo Sbaragliak dotore antzeztuak, goiko argazkian) bikote gazte bat dira, ume txiki bat dute, etxe berri erosoago batera aldatzeko asmoa... baina hasieratik igartzen dugu harremana hozten doala; urruntze hori kontatzen digu filmak, amaierako hausturara iritsi arte, min, umiliazio eta bortizkeria barne. Eszenak banan-banan hartuta ondo filmatuta daude, baina hasieratik sumatu duguna berresteaz aparte beste zer edo zer eman behar liguke film luze batek, nik uste.
Félix et Meira
Goizeko beste filmak kontrako kasua dakarkigu: Felix ganorabako jator bat da; Meira, judu hasidiko ultraortodoxoa eta ama gaztea, bere komunitatearen arau estuek itota sentitzen dena. Ez dute zerikusirik bata bestearekin, baina elkarrenganako sentipena sortzen da. Eta ez dugu besterik esango, badaezpada.
Erantzunak kargatzen...