Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Ombuaren Itzala: Pedro Mari Otañoz filma egin nahi dute, sarrerak orain salduta

Sustatu
2021-04-02 : 10:24

Pedro Mari Otaño (Zizurkil 1857, Rosario Argentina 1910) bertsolari eta poetaren bizitzari buruzko filma egin nahi dute: Ombuaren Itzala du izenburua, eta diru bilketa orijinala antolatu dute Internet bidez finantziatzeko: filmaren sarrerak ari dira saltzen, lehen 30.000 sarrera, bakoitza 10 euroan. Horrela lortuko da boltsa filma egiteko.

Ebaluatzaile euskaldunak behar dira ahots sintesiko proiektu bat aurreratzeko

Sustatu
2021-03-31 : 13:24

Mintzai proiektua euskarazko ahots sintesia lantzen ari den ikerketa proiektua da, zenbait enpresa eta ikertegi biltzen dituena. Gakoa da euskarazko testua ahots ulergarri bihurtzea eta ebaluazio fasean daude orain. Boluntarioen laguntza eskatu dute, bereziki euskaldunena.

Aste Santua streamer emisio mordoarekin beteko du Game Erauntsiak

Sustatu
2021-03-31 : 10:37

Mugikortasun mugatuko Aste Santu honetan, non hobeto pantailaren aurrean baino? Game Erauntsiak euskal gamer komunitateak Twitch bidezko zuzeneko emanaldien programazio bat prestatu du hurrengo egunetarako. Badago zer ikusi eta zertan parte hartu apirilaren 11ra bitartean.

Ipar Euskal Herrian hizkuntza jarduerak proiektatzeko deialdia

Sustatu
2021-03-31 : 08:55

Htzarmen bidez izenpetu dute gaur Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euisko Jaurlaritzak euskara sustatzeko 2021-2025e epealdirako plangintza. Era berean, jakinarazi dute deialdia ireki dela hizkuntza jarduera proiektuak sustatzeko deuialdia. 1.9 milioi euroko laguntzak banatuko dira deialdi honetan. Eskaera txostenak aurkezteko epea apirilaren 30era bitartekoa da.

Euskaldunen berezitasun genetikoaz datu berriak

Sustatu
2021-03-29 : 08:35

Euskaldunen berezitasun genetikoaren inguruko beste ikerketa bat argitaratu berri da. Gutxi gora-behera aurreko datu eta ikerketek esandakoa berresten du ikerketa honek, baina nonbait arrabots handiagoa lortu du hedabideetan. Funtsean, berezitasun genetiko argi bat dagoela erakusten du ikerketak, eta euskara hitz egin izan den eremuetan zentratzen da. Ikerketak zehazki nabarmendu duen detailea hauxe: duela 2.000 urteko isolamendu baten ondorio dela berezitasun hori, eta inguruko populazioek duten eragin genetiko erromatarra falta dela euskaldunongan.

Suezekoa eta munduko itsasontzi guztiak jarraitzeko webguneak

Sustatu
2021-03-28 : 10:33

Dakizuen bezala, zarga-ontzi erraldoi bat dago Suezeko kanalean, zeharka ubidea guztiz oztopatzen. Igande honetan ere, han jarraitzen du, bi norabideetako trafikoa guztiz geldiarazita. Aukerak eta irudiek eman dute Interneten bi gauzatarako bederen: meme etengabeen errepikapena, eta untzien jarraipenerako webguneen popularitatea eragitea.

ArantzazuLab "Gizarte Berrikuntzarako Laborategia" eratu da

Sustatu
2021-03-28 : 10:15

Aste honetan aurkeztu da ArantzazuLab, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatun duen "Gizarte Berrikuntzarako Laborategia". Naiara Goia du zuzendari erakunde berriak (Mondragon taldean berrikuntza alorrean lan egin duen profesionala), eta Arantzazuko santutegi ondoko Gandiaga egoitza modernoan du egoitza.

Gaur Nirekin, turismo sustapena Gipuzkoan Instagram kontu bat partekatuz

Sustatu
2021-03-27 : 12:32

Aste Santuko egunetan, Gipuzkoako turismoa sustatzeko kanpaina abian jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Instagram bitartez. Turismo sustapeneko Instagraneko foru aldundiaren kontua, (@gipuzkoaturismoa), egunez egun eragile edo influencer desberdinen esku egongo da. Bakoitzak toki desberdinak bisitatuko ditu, eta kontakizun grafiko hori agertuko @gipuzkoaturismoa-n. Gaur Nirekin izena jarri diote kanpainari, insta-tour delako honi.

Black is Beltza jada Netflix-en (eta Akelarre duela bi astetik)

Sustatu
2021-03-27 : 09:26

Gaurdanik, Black is Beltza animazio filma Netflix plataforman ikusgai dago Hego Euskal Herrian, euskarazko audioarekin aukeran. Fermin Muguruzak zuzendutako filma 2018an estreinatu zen Donostiako Zinemaldian eta jarraian aretoetan. Orain streaming aukeretan dago.

Bziber, Tiktok-en bideoak egiteko lehiaketa euskalduna

Sustatu
2021-03-26 : 12:08

Gaur hasten da TikTok sarean oinarritutako Bziber lehiaketa, Euskal Herriko gazte euskaldunei irekia (11 eta 16 urte bitartekok). Gazteen Aste Santuko oporraldia aprobetxatuz, martxoaren 26tik apirilaren 12ra bitartean, Edurne Azkarate aktoreak lau erronka botako dizkie gazteei Tik Tok sarean burutzeko.

1

Armiarma proiektuak 20 urte bete ditu

Sustatu
2021-03-25 : 10:31

Atzo bete zituen 20 urte euskarazko Interneteko ekimen inportante batek:Armiarma literatura egitasmoak. 2001eko martxoaren 24an Zarauzko liburutegian aurkeztu zuten Susa argitaletxekoek Literatur Aldizkarien Gordailua. Ibiñagabeitia proiektua izena hartu zuen literatur aldizkariak digitalizatu eta sarean eskaintzeko egitasmo hark, Andima Ibiñagabeitia idazle, erbesteratu eta euskal aldizkarietako sustatzailearen omenez. Eta Armiarma.com izeneko webgune batean kokatu zen, gaur egun Armiarma.eus denaren lehen urratsa izan zen.

TBX Zuzenekoak, euskarazko streaming gertaeren biltegi bat

Sustatu
2021-03-24 : 15:50

Youtubeko euskarazko bideoen batzaileak, TBX.eus webguneak, aukera berria ireki du: Zuzenekoak atala. Zuzeneko bideo-emanaldien joera asko hazi da azken urte honetan bereziki, eta atal honek sortu den eskaintza neurri batean dokumentatzeko asmoa du. 

Wikiderbia, Athletic eta Realaren informazioa hobetzeko zaletuen lehia

Sustatu
2021-03-24 : 10:36

Apirilaren 3an Athletic Club eta Real Sociedad futbol taldeek Espainiako Errege Koparen finala jokatuko dute (2020koa, atzerapenez, Espainiako gizonezko futbolaren bigarren lehiaketa inportanteena). Egun horretara begira, Euskarazko Wikipediak editatzeko lehiaketa bat antolatu du, Wikiderbia. Ekimenak Gu Ere Bai elkartearen babesa du, euskal kirol eta selekzioen aldeko taldearena. Editore zahar eta berrientzako da gonbitea. Athletic-en edo Realaren alde egiteko modua da talde bati edo besteari dagozkion orriak edukiz hobetzea. Ea nork irabazten duen.

Txikipedia aplikazioa sortu du Euskarazko Wikipediak

Sustatu
2021-03-23 : 16:54

Atzo aurkeztu zen ofizialki Txikipedia aplikazioa, eskola-umeentzat egokitutako Euskarazko Wikipediaren proiektuaren mugikorretarako bertsia.Txikipediak egun dituen 3.000 artikulu baino gehiagoetara sarbidea ematen du aplikazioak, iOS eta Android bertsioetan.

ICML hizkuntza gutxituen biltzarra, Euskal Herritik mundura hiru egunez

Sustatu
2021-03-23 : 14:31

Hizkuntza Gutxituen XVIII. Nazioarteko Biltzarra, ICML siglekin ezaguna den nazioarteko biltzarra, Euskal Herrian ospatuko da martxoaren 24tik 26ra (bihar asteartea hasi eta ostiralera arte), edo Euskal Herritik antolatu da bederen, osoki konexio telematikoekin egingo den biltzarra izango baita aurtengoa. Euskal Herriko Unibertsitateko NOR ikerketa taldea enkargatu da antolakuntzaz. Lema bikoitza du biltzarrak: Bagara nor / In the long run (epe luzera begira).

Fagradalsfjall, irudi ikusgarriak eskaintzen ari den sumendia

Sustatu
2021-03-23 : 12:51

Fagradalsfjall sumendia hilabete honetan hasi da erupzioan Islandian. Herrialde hartako hiriburutik eta populazio handiena duen tokitik gertu samar egonik, afizionatu zein hedabideek erupzioa bikain ari dira dokumentatzen. Zuzeneko streaming bat dago erakusten duena nola ari den laba isurtzen; eta bat baino gehiago ari dira droneak hegaldatzen sumendiaren gainean. 

 

Elhuyarren itzultzaile automatikoa Elia deitzen da orain

Sustatu
2021-03-22 : 17:43

Elhuyarrek irudi korporatiboa berritu duela jakin genuen lehengoan, baina orduan pasatu zitzaigun berrikuntza horri lotutako beste nobedade bat: bere itzultzaile automatikoa Elia deitzen da orain, Elia.eus. Euskarazko itzultzaile neuronal berrien artean, Itzultzailea.eus izena erabili izan du Elhuayarrenak orain arte. Tresna bikaina da Elia, eta beste bi itzultzaile nagusiak ere, Batua.eus eta Jaurlaritzaren Itzuli, ez dira txarrak.

Gutun Zuria: euskarazko solasaldien egitaraua, streaming bidez irekia

Sustatu
2021-03-22 : 16:02

Gutun Zuria literatura topaketetan (urteroko Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia), euskal ahotsen agerpen interesgarriak daude aurtengo egitarauan, bihar asteartea (hilak 23) hasita eta martxoaren 27a arte. Bilboko Azkuna Zentroan sarrerak erosi behar dira numerus clausus segurtasunekoak bete arte, baina zuzeneko doako streaming bidez ere emango dituzte ekitaldiak. Jarraian informazioa, nola sar zuzeneko horietara.

Wikipediaren 'Enterprise' edo enpresa bertsio komertziala

Sustatu
2021-03-21 : 16:00

Wikipediak duela gutxi iragarri zuen Wikimedia Enterprise, entziklopedia librea ordaintzeko zerbitzua, irabazi-asmorik gabeko erakunde horren informazioa beren produktu eta tresnetan helburu komertzialetarako erabiltzen duten enpresa handiei zuzendua.

Euskal jatorrikoen dentsitatea Estatu Batuetan

Sustatu
2021-03-21 : 11:35

The Washington Post egunkariak erreportaia kaleratu du atzerriko etorkinek Estatu Batuetako populazioan eta bizitzan duten eraginaz (ordainpekoa da, baina doako bisita batzuk uzten dizkizu WaPok hilero). Datu-kazetaritza eginez, grafiko interesgarriak ateratzen dituzte, eta bati erreparatu dio Urtzi Urrutikoetxea kazetariak: euskaldunak ote dauden markatuta atzerriko jatorri bezala. Baiezkoa da erantzuna.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››