Hizkuntza Gutxituen XVIII. Nazioarteko Biltzarra, ICML siglekin ezaguna den nazioarteko biltzarra, Euskal Herrian ospatuko da martxoaren 24tik 26ra (bihar asteartea hasi eta ostiralera arte), edo Euskal Herritik antolatu da bederen, osoki konexio telematikoekin egingo den biltzarra izango baita aurtengoa. Euskal Herriko Unibertsitateko NOR ikerketa taldea enkargatu da antolakuntzaz. Lema bikoitza du biltzarrak: Bagara nor / In the long run (epe luzera begira).
Hiru egunetan zehar, hainbat streaming leihoren bidez emango den egitarau bat izango du biltzarrak, baina hona hemen, Euskal Herritik bertatik emango diren ekarpen batzuk, Soziolinguistika Klusterrak publiko egin dituenak.
- The Ulerrizketa methodology: a way to start speaking basque with passive bilinguals (Aldahitz proiektua). Pablo Suberbiola eta Pello Jauregi.
- Compartiendo escenario. Conclusiones de un estudio sobre jóvenes hablantes de euskara. Olatz Altuna eta Jone Miren Hernandez. Azterketa honen inguruan: Gazteak euskararen eszenatokian, erabileraren auzia.
- Promoting public communication in Basque: the experience of the Jendaurrean Erabili community of practice. Idurre Eskisabel, Eduardo Apodaka, Beatriz Zabalondo, Jordi Morales eta Uxoa Anduaga.
- Acercamiento al ecosistema de la diversidad lingüística de la Comunidad Autónoma Vasca (Hizkuntza Aniztasunaren mapen inguruan). Belen Uranga eta Xabier Aierdi
- Gune soziolinguistiko erdaldunetan ahozkoa lantzeko metodologia bat: Berba-lapiko. Olatz Bengoetxea, Agurtzane Azpeitia eta Idurre Alonso
- Students’ use of basque at school: main results of Arrue project 2017. Maialen Iñarra
- A grassroots experience of a sociolinguistic research centre to revitalize the language. Imanol Larrea
- Linguistic practices between media and organizations in a minority language public communication context (Jendaurrean Erabili proiektua). Beatriz Zabalondo eta Asier Basurto
Ekarpen hauen ordutegi zehatzak, hemen; kontsultatu halaber egitarau orokorra eta streaming leihoak.
Erantzun
Sartu