Mintzai proiektua euskarazko ahots sintesia lantzen ari den ikerketa proiektua da, zenbait enpresa eta ikertegi biltzen dituena. Gakoa da euskarazko testua ahots ulergarri bihurtzea eta ebaluazio fasean daude orain. Boluntarioen laguntza eskatu dute, bereziki euskaldunena.
Proiektuaren partzuergoan parte hartzen duen EHUko Aholab laborategiak egin du deialdia: "Ebaluatzaile kopuru handia behar dugu emaitza sendoak lortzeko. Beraz, mesedez, egin testa eta pasa parte har dezakeela uste duzuen guztiei. Elebidunak bazarete, egin bi ebaluazioak, mesedez, eta bestela, menperatzen duzuen hizkuntzarena."
Testak 20 minutu inguru irauten du. Sei testu/hitzaldi entzungo ditugu, bakoitza bi aldiz, eta ondoren galdera batzuk erantzun beharko dituzu. Akaso apunteak hartzea gaizki ez, ze galderak oso zailak iruditu zaizkio Sustatuko editoreari: ez euskara txarra egiten duelako ahots-sintesiak, baizik eta kontatzen dizutena katramilatsua eta konplikatua delako (inpresio pertsonala da hau).
Tira ba, hauek dira helbideak testak egiteko:
Erantzun
Sartu