Teknologia albisteak

Elhuyarren itzultzaile automatikoa Elia deitzen da orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-22 : 17:43

Elhuyarrek irudi korporatiboa berritu duela jakin genuen lehengoan, baina orduan pasatu zitzaigun berrikuntza horri lotutako beste nobedade bat: bere itzultzaile automatikoa Elia deitzen da orain, Elia.eus. Euskarazko itzultzaile neuronal berrien artean, Itzultzailea.eus izena erabili izan du Elhuayarrenak orain arte. Tresna bikaina da Elia, eta beste bi itzultzaile nagusiak ere, Batua.eus eta Jaurlaritzaren Itzuli, ez dira txarrak.

Aplikazio gisa ere, Elia deitzen da orain tresna. Deskargatu dezakezue, segun ze sistema darabilzuen:

Sei hizkuntzatara dago egokitua Elia: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Eta hizkuntza horietako edozeinen arteko norabidean itzulpenak egiteko erabil daiteke.

Testu hutsezko itzulpenak, neurri batera arte doan egiteko aukera eskaintzen dizu Eliak. Garapen aurreratuagoekatarako, aukera profesional desberdinak eskaintzen ditu Elhuyarrek, besteak beste:

  • Microsoft Office eta Libre Office inguruneetako formatuetan dauden dokumentuen itzuilpena.
  • Itzultzaileen tresnetan integrazioa: Wordfast, SDL Trados Studio...
  • Erabiltzailearen ingurune edo CMS (edukia kudeatzeko sistema) propioan integrazioa.
  • API bat garapen bereziak egin ahal izateko.

Sarean erabiltzeko, https://elia.eus/ 

Erantzun

Sartu