Aste honetan aurkeztu da ArantzazuLab, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatun duen "Gizarte Berrikuntzarako Laborategia". Naiara Goia du zuzendari erakunde berriak (Mondragon taldean berrikuntza alorrean lan egin duen profesionala), eta Arantzazuko santutegi ondoko Gandiaga egoitza modernoan du egoitza.
Egitasmo hau du ArantzazuLab-ek: "Agenda publikoan herritarren parte-hartzea eta ahalduntzea sustatuko ditugu. Euskal gizartearen beharrizanak ulertuta, herritarren inplikaziotik heldu nahi diegu gizarte erronkei, eragile ezberdinen arteko elkarlanetik abiatuta."
Etengabeko ikasketa aktiboa sustatuko dute, giza faktorea txertatuta: ikerketan/ezagutza garatzean, esperimentazioan eta dibulgazioan.
Laborategiak 4 ardatz estrategiko ditu:
- Garapen komunitario. Honi buruz aurkezpenean esan zuen Gpiak: "Garapen komunitarioari lotua, herritarrei entzuteko, deliberaziorako, partaidetza prozesuetarako, eta, oro har, komunitatea ahalduntzeko, joera eta tresna berrien inguruko ikerketa, esplorazioa eta esperimentazioa egitea bilatzen dugu, eta zeregin horretan bai udalekin zein hainbat eragilerekin lehen proiektuen diseinuan murgildu gara”.
- Saretzea eta elkarlana, Berriro Goiak: “Gure herriko erakundeekin, elkarteekin, gizarte eragileekin, politika- eta herri-ekimenekin lan egingo dugu, testuinguru berrietara egokitzen laguntzeko eta lan egiteko modu berrietara eramateko. Elkarren arteko osagarritasunetik abiatuta, egiten dugun horrek eragin handiagoa izan dezan”.
- Ikerketa, formakuntza eta sozializazioa; alor honetan Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlana sustatu nahi dutelarik,
- eta Irekiera eta Nazioartekotzea. dagoeneko nazioarteko eragile erreferenteekin lankidetza sareak josten ari da, esperientzia aurreratuetatik ezagutza hartzeko eta eragin ahalmenak batzeko.
Gehiago jakiteko, bisitatu https://arantzazulab.eus/
Erantzun
Sartu