Gutun Zuria literatura topaketetan (urteroko Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia), euskal ahotsen agerpen interesgarriak daude aurtengo egitarauan, bihar asteartea (hilak 23) hasita eta martxoaren 27a arte. Bilboko Azkuna Zentroan sarrerak erosi behar dira numerus clausus segurtasunekoak bete arte, baina zuzeneko doako streaming bidez ere emango dituzte ekitaldiak. Jarraian informazioa, nola sar zuzeneko horietara.
Egitarauak zenbait adar ditu, baina auditorioko topaketa nagusietan zentratuko gara hemen, euskaraz (eta beste hizkuntza batzuetan) diren ekitaldi horietan.
Asteartea, martxoak 23, 19.00. Anari eta Iñigo Astiz. "Inon Izatekotan", elkarrizketa musikatua. Streaming, hemendik.
Asteazkena, martxoak 24, 17.00. "Txikitik idaztea handi". Solasaldia: Miren Agur Meabe, Olga Novo eta Beñat Sarasola . Euskaraz, gaztelaniaz eta galegoz. Sarasolak gidatuko du beste bi poetenelkarrizketa (bata galegoa, eta Meabe euskalduna noski). Zein dira beren abiapuntu, zeharbide eta jomuga poetikoak? Zer da poesia idaztea egun? Zer da gazteleraren aldamenean txikiak diren hizkuntzetan idaztea? Beren ibilbidearen gorenean dauden bi poeta ezagutzeko parada ezin hobea. Streaming, hemendik.
Asteazkena, martxoak 24, 19.00. "Nola iritsi gara hara hemendik?" Solasaldia: Marta Roslerm (artista eta artearen ikertzailea), Marcelo Expósito (artista eta kultura kritikaria) eta Imma Prieto (erakusketen komisarioa eta idazlea). Euskaraz eta gaztelaniaz. Streaming, hemendik.
Osteguna, martxoak 25, 19.00. Solasaldia: Arrate Hidalgo, Monica Ojeda, Itxaro Borda eta Yuri Herrera. "LENGUAS PRIVADAS, IDIOMAS PÚBLICOS". Hizkuntza gutxituetan zein nork bere erdara nagusian (ere) idazten duten idazleak (Herreraren kasuan mexikarra da, nahuatleraz ere idazten du). Baina haien testuak edozein arautatik haratago doaz eta matxinatu egiten dira hizkuntzen estandarizazioaren aurka", dio aurkezpen testuak. Euskaraz eta gaztelaniaz. Streaming, hemendik.
Ostirala, martxoak 26, 19.00. Solasaldia: Eider Rodriguez, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre eta Haizea Barcenilla. Saiakera eta fikzioaren bidegurutzean. Euskaraz eta gaztelaniaz. Idazleek haien lanean behin eta berriz errepikatzen diren gaiak jorratuko dituzte, hala nola gorputza eta idazketa, amatasuna eta sorkuntza edota literaturan dauden kristalezko sabaiak. Streaming, hemendik.
Larunbata, martxoak 27, 17.00etan. "Hormak eta zeharkaldiak". Amets Arzallus, Ibrahima Balde, Goizalde Lanbaso. Euskaraz eta frantsesez. Abiapuntua, Arzallusek idatzitako liburua, Miñan, izatez Ibrahima Balderen esperientzia migrLarunbata, martxoak 27, 17.00etan. atzailearen kontakizuna. Saio berezi honetan, Arzallusek Ibrahima elkarrizketatuko du, liburukoez ez ezik, ondoren, Europara jauzi egitea lortu zuenean, gertatutakoen inguruan. Streaming, hemendik.
Informazio gehiago, Gutun Zuria 2021 orrian.
Erantzun
Sartu