Aste Santuko egunetan, Gipuzkoako turismoa sustatzeko kanpaina abian jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Instagram bitartez. Turismo sustapeneko Instagraneko foru aldundiaren kontua, (@gipuzkoaturismoa), egunez egun eragile edo influencer desberdinen esku egongo da. Bakoitzak toki desberdinak bisitatuko ditu, eta kontakizun grafiko hori agertuko @gipuzkoaturismoa-n. Gaur Nirekin izena jarri diote kanpainari, insta-tour delako honi.
"Hurbileko turismoa sustatzea mugimendu murrizketek sektorean duten eragina leuntzeko aukera bat da. Horregatik, herritarrak Gipuzkoako txokoez gozatzera animatzen ditugu, tokiko eta hurbileko kontsumoaren alde eginez eta, horrela, gure ostalaritza, merkataritza edo lehen sektorea babestuz. Gure esku dago ekonomia suspertzen laguntzea", azaldu dute Aldundiko eledunek kanpaina aurkeztean.
Egutegia honako hau izango da:
Gaur Nirekin izeneko "insta-tourra" amaitu eta hurrengo egunean, apirilaren 11n alegia, lehiaketa bat egingo da sare sozialen bitartez, plan originalena eta erakargarriena aukeratzeko bozketa baten bidez. Azkenean irabazle suertatuko den planaren alde bozkatu duten parte hartzaileen artean ostatu-gauak eta Gipuzkoa Turismoko merchandisinga zozkatuko dira.
Erantzun
Sartu