Teknologia albisteak

Aste Santua streamer emisio mordoarekin beteko du Game Erauntsiak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-31 : 10:37

Mugikortasun mugatuko Aste Santu honetan, non hobeto pantailaren aurrean baino? Game Erauntsiak euskal gamer komunitateak Twitch bidezko zuzeneko emanaldien programazio bat prestatu du hurrengo egunetarako. Badago zer ikusi eta zertan parte hartu apirilaren 11ra bitartean.

Honako panel honetan agertzen da egitaraua:

Pixkat berandu gabiltza, ze aurreko bi egunetan ere egon dira gauzak... Tira, hurrengo orduetan ere baliteke egitaraua gauza gehiagorekin hornitzea, eta beraz, adi egon @3000Twitz twitter kontura, bertan edukiak gaurkotuko dituztelako. Streamer bakoitzak bere kanalean egingo dituenez emisioak, jarraitu nahi badituzu zerrenda honetan kanaletara sarbidea daukazu. 

Antolatutakoen artean, Aberri Egunerako pilatu dira zenbait ekitaldi interesgarri, apirilaren 4eako. Batetik, FIFA21 Euskal Ligaren azken fasea emango dute zuzenean 16:00etatik aurrera. Lehiaketa hau antolatu du Game Erauntsiak euskal selekzio eta kirolaren aldeko Gu Ere Bai egitasmoarekin eta Hamaika Telebistarekin batera. Egun berean, SatanTxiki4 twitzlariak tutorial interesgarri bat egingo du (rgazkiak nola zahar-berritu adimen artifizialarekin.) eta RiverRocken kanalean hainbat streamer bilduko dira rol partida jokatzeko, arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Informazio gehiago, hemen eta @3000Twitz twitter kontua jarraitzen.

Erantzun

Sartu