Gaurdanik, Black is Beltza animazio filma Netflix plataforman ikusgai dago Hego Euskal Herrian, euskarazko audioarekin aukeran. Fermin Muguruzak zuzendutako filma 2018an estreinatu zen Donostiako Zinemaldian eta jarraian aretoetan. Orain streaming aukeretan dago.
Netflix-ek zerbitzua eskaitzen duen zenbait herrialdetan, duela egun batzuk dago aktibo filmaren eskaintza beheko irudiak erakusten duen moduan. Tamalez, gaurkoz, ez dirudi plataformarik dagoenik Frantziako estatuan (eta ondorioz Ipar Euskal Herrian) filma eskaintzen duenik.
Bitartean, filmaren zuzendari Fermin Muguruza eta bere taldea filmaren jarraipeneko prestatzen ari dira jada, eta, ondo bidean, 2022an estreinatuko dute. Black is Beltza II Ainhoa du izena oraingoz proiiektuak, eta Ainhoa deituriko pertsonaian zentratuko da.
Fermin Muguruzak adierazi zuen berriki Maite Arroitajauregi Mursego izango dela soinu-bandaren arduraduna, berriki Goya irabazi duen artista (Arantzazu Callejarekin batera, Akelarre filmagatik). Hain zuzen ere, Akelarre hilabete honetan bertan agertu da Netflix-en, eta azken egunetan ikusienen zerrendaren batean edo bestean agertu dela argitaratu da: Estatu Batuetan Coven of Sisters izenarekin, Italian Il Sabba, Alemanian Tanz der Unschuldigen eta, berriro ere, ez dirudi Frantzian ikusgai dagoenik.
Netflix-en ikusgai dauden beste euskal ekoizpen batzuk: Loreak, Handia, La Trinchera Infinita, El Hoyo, eta Errementari.
Erantzun
Sartu