Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Amaiurko setioaz komiki lehiaketa (14-16 urtekoentzat)

Sustatu
2021-03-21 : 08:54

Euskal Herriko Ikastolen elkarteak komiki lehiaketaren lehen ekitaldia jarri du martxan aurten. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko. Lehiaketa irekia da adin tarte horretako gazte guztientzat; ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikasle izatea. Gai baten ingurukoa izan beharko du komikiak: Amaiurko gazteluaren setioa, Nafarroaren konkistaren barruan.

Blogariak.net desagertu da, OVH ostatatze enpresaren hondamendiaren ondorioz

Sustatu
2021-03-20 : 10:07

Martxoaren 10ean Interneteko alor batzuetan oihartzuna izan zuen albistea izan zen, OVH enpresaren Estrasburgoko datu-zentro batek sua hartu zuela. Europako ostatatze zerbiztuetan inportanteenetakoa izan da OVH azken urteetan. Webgune batzuetan izandako orduetako arazoetatik haratago, euskarazko Interneteko esparruan ondorio negargarria izan du OVH-renak: Blogariak.net-eko edukiak galdu dira, hainbat blog euskaraz, haien artikuluen eta iruzkinen historikoarekin; 15 urteko lana kasu batzuetan. OVH-ren desastrean, ez bakarrik erre zitzaien datu-zentro nagusia; baita, ondoan zegoen eraikin batean zegoen beste datu-zentro bat, non segurtasun kopia edo backup-a zeukaten.

Covid kutsatzeak non gertatzen diren: datu kezkagarriak

Sustatu
2021-03-19 : 10:26

Covid pandemiari buruzko EAEko datuetan, herritarrei jakinarazi ez zaien baina Eusko Legebiltzarrean publiko egin den datu multzo baten berri eman du aste honetan Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak. Lau hilabeteko tarte batean, Covid kutsaketen agerraldiak non izan diren zehazten da; hau da, kutsaketa bat baino gehiago lotu direnean agerraldi batean, toki jakin batean. Datuak berriak dira, eta Koldo Garcia genetistak Twitterren azaldu bezala, kezkagarriak ezkutatu izan dutenagatik, eta aditzera ematen dutenagatik.

Eurominority: Europako nazio eta hizkuntzen mapak

Sustatu
2021-03-18 : 15:25

Itxura ofiziala badu ere, Eurominority.eu ekimen pertsonaleko webgunea da. Hala ere, merituzkoa da, informazio ugari dakarrelako, errespetuz tratatzen dituelako Europako gutxiengoak (baita guretzat ezezagun edo ñimiñoak izan daitezkeenak), eta besteak beste mapa majo batzuk dituelako eginak, horietako batzuk euskaraz ere bai.

Duela 20 urte, Katalanezko Wikipediak ireki zuen eleaniztasuna entziklopedia globalean

Sustatu
2021-03-18 : 10:05

Urtarrilean bete ziren 20 urte sortu zela Wikipedia, eta aste honetan izan dira 20 urte Wikipedia eleanitz bihurtu zela. 2001eko martxoaren 16an sortu ziren alemanezko eta katalanezko Wikipediako lehen artikuluak, ingelesez ez ziren bi lehenak.

Elhuyarrek irudia berritu du, eta lelo berria aukeratu: Ezagutuz aldatzea

Sustatu
2021-03-17 : 17:03

Elhuyarrek marka eta webgunea berritu ditu gaur. Barne-hausnarketa batetik abiatuz, komunikazio-estrategia berria landu du Sorland komunikazio-agentziarekin batera, eta gaur aurkeztu dute. Besteak beste, Elhuyar izena lelo batekin lotzen da aurrerantzean beraien irudia: Ezagutuz aldatzea. Ezaguna egingo zaio askori leloa: Xabier Leteren hitzak dira, Izarren Hautsa poema eta abestikoak (bereziki ezagun agian Mikel Laboak egin zuen).

Indoeuropearren etorrerak euskal genetikan utzitako aztarna zehatz aztertu dute

Sustatu
2021-03-17 : 13:31

Duela egun gutxi, Nature aldizkarian euskaldunen arteko Y haplotaldeen azterketa bat argitaratu da: The Y chromosome of autochthonous Basque populations and the Bronze Age replacement. Asier Gabikagojeazkoa hizkuntzalariak hari batean, azterketako puntu nagusiak nabarmendu ditu, eta hona ekarri ditugu artikulua irakurri ondoren. Gaur egungo euskal gizonezkoen Y kromosoman, duela 5.000 urteko gertaeren arrastoa dagoela baieztatzen du ikerketak.

Segregaziotik inklusioara: hezkuntza sistemari begiratuko dion jardunaldia

Sustatu
2021-03-16 : 15:49

Martxoaren 27an Gasteizko Europa Jauregian “Segregaziotik Inklusiora” izenburuarekin hezkuntza alorreko jardunaldiak egingo dira. LAB sindikatuaren Irakaskuntza atalak antolatu du. 

Museoa.eus, Makina Erremintaren Museoaren webgunea

Sustatu
2021-03-16 : 09:42

Makina Erremintaren Museoa Elgoibarren dagoen instituzio bat da. 1998an zabaldu zituen ateak, baina orain webgunea ireki berri du, domeinu zuzen-zuzen batekin: Museoa.eus

Pandemiako itxialdiaren artxibo digital bat dugu hemen

Sustatu
2021-03-15 : 08:58

Duela urtebete, 2020ko martxoaren 15ean, Espainiako Gobernuak dekretatutako etxeko itxialdi ia erabatekoa hasi zen Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian hauteskunde eguna izan zen, eta 16an iragarri zuen Macronek itxialdia 17an hasiko zela. Ñäbardurekin, bi hilabetezn etxeko itxialdian egin zuen bizitza populazioaren gehiengoak. Informazioa eta kezkak, etxetik egindako tele-kultura, era bateko zein besteko ekimen herritarrak... Zurrunbilo horren isla bat Sustaturen artxiboan daukagu. Covid-19aren pandemiak danbatekoa eman zigun unearen kronika artxibatu bat.

KSItek programa, kultura sormena eta teknologia lotzeko, berrikuntzekin dator

Sustatu
2021-03-14 : 12:23

Azken urteetan KSI Berritzaile izeneko programa bat izan du abian Eusko Jaurlaritzak, kultura eta sormenaren industria teknologien erabilerekin uztartzeko. Aurten ere ireki da deialdira proposamenak aurkezteko epea, egitasmoak izena pixkat aldatu duen arren: KSItek deriotzo orain; eta proiektuak aurrera eroateko ekimenean sar daitezkeen eragile teknologikoen definizioa berritu dute.

1

Kartaview, kale eta errepide bista libreen Google StreetView alternatiboa

Sustatu
2021-03-13 : 09:39

Mapillary Interneteko mapa zerbitzua Facebook-era igaro dela-eta, bere erabiltzaile izan den Garikoitz Araolazak gomendioa egin du: han kolaboratu bazenuen, pasatu zaitez orain Kartaview-ra. Googlek duen StreetView delakoaren alternatiba libre bat egitea da koska.

Loizuko Gizona, duela 10.000 urteko ehorzketa bat aurkitu dute

Sustatu
2021-03-12 : 14:39

2017. urtean aurkitu zituzten aztarnak, baina azterketa zientifiko zehatz baten ondoren, aste honetan aurkeztu ditu emaitzak Nafarroako Gobernuak: Euskal Herrian aurkitutako giza-hezurdura oso (edo ehorzketa konpleto). Erroibarren, Loizu kontzejuko Errotalde 1 haitzuloan aurkitu dute Loizuko gizona, 10.000 urteko aztarna bat.

Genero estereotipoak euskarazko itzultzaile automatikoetan

Sustatu
2021-03-12 : 10:33

Generorik gabeko hizkuntza bateko esaldiak generoa duen batera itzultzerakoan, zer egiten dute itzultzaile automatikoek? Finlandiar batek egindako aprobak genero estereotipoak agerian jarri ditu Google Translaten. Euskaratik froga bertsua egin dute beste pare bat lagunek, eta berdin. Berria egunkarian, Edu Lartzanguren kazetariak Elhuyarren Itzultzaile.eus sistemarekin egin du aproba; eta artikulu honetan euskarazko beste bi itzultzaile neuronal aurreratuekin ere probatu dugu.

Gipuzkoa Encounter online izango da aurten, Discord eta Twitchen oinarritua

Sustatu
2021-03-11 : 12:26

Gipuzkoa Encounter 2021eko edizioa egingo da (historiako 15.a), baina online formatua hobetsiz:  Discord erabiliko dituzte atalak kudeatzeko eta Twitch izango da agertoki birtuala, zuzeneko bidoen plataforma honetatik jarraitu ahal izango da partyaren jarduera guztia.

Euskal herritar bat etxeorratzeko 11 gizonen artean

Sustatu
2021-03-11 : 09:17

Lunch atop a Skyscraper (euskaraz Hamaiketakoa etxeorratz gainean) 1932an New York-en egin zen argazki ezagun baten izena da. Hamaika gizon (literalki 11) atseden eta ogitartekoaren orduan, habe batean, New York-eko kaleen gainean 69 solairutako altueran. Langile horien artean bat euskal herritarra zela jakinarazi du berriki Harresi Kulturala elkarteak. Natxo Ibarguen da, Balmasedakoa.

Covid txertoaren Osakidetzaren hitzordu sistema inaugurazio egunean kolapsatu da

Sustatu
2021-03-10 : 14:51

Osakidetzak abian jarri du COVID-19ren aurkako txertoaren hitzordua eskatzeko sistema. Eta jarri eta berehala, gaur bertan, kolapsatu egin omen da. Ikastetxeetan lan egiten duten 55 urtetik beherakoentzako txanda da, baina aurreko txandekin ez bezala, zain egon barik aktiboki eskatu daiteke hitzordua, baina ez epe indefinitu batean, baizik eta martxoaren 15a arte. Ustez hala da... baina benetan badabilen, ez dakigu.

EITB Twitchen, lehen urrats interesgarri bat

Sustatu
2021-03-10 : 10:49

EITBk Twitcheko kanala ireki du, eta joan den igandean estreinatu zuen, Baserriaren finalaren gaineko iruzkin paralelo bat eginez pantaila bikoitzen bidez. Hiru lagunek komentatu zutren finala eta horietako bat Iruñe Astiz Barañaingo streamerra izan zen. Hain zuzen ere, Baserriaren emanaldiak "modu piratan" banatu izan ditu Twitchetik Astizek aurreko zenbait astetan! Baina, hara, jokaldia ondo biribiltzen jakin du EITBk, kontra jarri ez, eta aprobetxatu.

Eulalia Abaitua argazkilariaren emakumeak

Sustatu
2021-03-10 : 10:38

Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853-1943) Euskal Herriko lehen emakumezko argazkilari errekonozitua da. Hark egindako argazkietatik, 34 ale zehatzeko bilduma bat, emakume erretratuez osatua, ondu du ite Jiménez Ochoa de Alda komisarioak eta ekarri du erakusketa batera: Eulalia Abaituaren emakumeak. Ikusgai da Bilbon apirilaren 23a arte.

Euskal ikastetxeetara sistema eragileen konparaketa

Sustatu
2021-03-09 : 16:13

Ikastetxeetan Euskal Herrian erabiltzen diren edo erabil daitezkeen sistema eragile informatikoen konparaketa egin du Librezale elkarteak. Alde batetik erakunde gehienek eta enpresa handiek inposatu nahi dituzten Windows eta Chromebook sistemak, eta bestetik, Linux banaketa, ikastetxe publiko batean garatu dutena eta beste batzuetan ere instala daitekeena: Linux-en Luberri banaketa.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››