Fagradalsfjall sumendia hilabete honetan hasi da erupzioan Islandian. Herrialde hartako hiriburutik eta populazio handiena duen tokitik gertu samar egonik, afizionatu zein hedabideek erupzioa bikain ari dira dokumentatzen. Zuzeneko streaming bat dago erakusten duena nola ari den laba isurtzen; eta bat baino gehiago ari dira droneak hegaldatzen sumendiaren gainean.
Hemen zuzeneko igorpena.
Drone batek egunez:
ANOTHER PLANET: Drone footage shows the otherworldly scene around an erupting volcano in Iceland. https://t.co/Efv4IN5pcx pic.twitter.com/HcFufW05RE
— ABC News (@ABC) March 23, 2021
Eta beste batek gauez:
Sistema zabalago baten erdialdeko sumendia da Fagradalsfjall, sumendi pitzadurak eta Keilir bezalako beste aho eruptiboak barne hartzen dituena. Ipar-mendebaldeko goi-ordoki luze bat da, 385 metroko altuera duena. 2020aren amaieratik aurrera jarduera sismikoak gora egin zuen. 2021eko martxoaren 19an eztanda egin zuen, lehen aldiz XII. mendetik.
Erantzun
Sartu