Teknologia albisteak

Bziber, Tiktok-en bideoak egiteko lehiaketa euskalduna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-26 : 12:08

Gaur hasten da TikTok sarean oinarritutako Bziber lehiaketa, Euskal Herriko gazte euskaldunei irekia (11 eta 16 urte bitartekok). Gazteen Aste Santuko oporraldia aprobetxatuz, martxoaren 26tik apirilaren 12ra bitartean, Edurne Azkarate aktoreak lau erronka botako dizkie gazteei Tik Tok sarean burutzeko.

Bziber lehiaketa, TikTok sarean oinarritu den euskara hutsezko lehen lehiaketa da. Gazteek biziki erabiltzen dituzten sareetan euskarazko edukiak sortzea du helburu, baita erreferente euskaldunak indartzea ere. Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sailak antolatzen dute, eta izan ditu bi edizio aurretik, baina Bizkaira mugatuak zeuden haiek, eta orain Euskal Herri osoko gazteei egiten zaie dei.

Zera da mekanika: gazteek Edurne Azkarate aurkezle eta aktoea jarraitu behar dute TikTok-eko Bziber kontuan, eta bertan lau erronka botako ditu. Gainditzen dituztenen artean 8 irabazle aukeratuko dira amaieran, eta denentzat kit berezia egongo da: TikTok kutxa (argi gurpila eta kroma egiteko tresnekin), eta Bziber mertxandisineko arropa.

@bziber_lehiaketa

???? Aste Santuko oporretan planik al duzue? ???? Ba orain bai! Badator Bziber lehiaketaren 3. edizioa! Erronkak, sariak, saltseoa... Dena!#b#ziber

♬ sonido original - bziber lehiaketa

Probak zabaltzen beste zenbait tiktoker ere arituko dira ideiak eta erreferentziak zabaltzen, tartean Gaztea irratikoak, Kai Nakai, edo @elemelonsv eta @libebeitia tiktokerrak.

Lehiaketari buruzko informazio guztia: http://www.bziber.eus 

16 urte arteko gaztetxoei zuzendua dago lehiaketa, eta adin txikikoak izanda ezin dugu adin horretakoen bidoerik besterik gabe hemen erakutsi, baina horra beste batzuk.

 

@kafearensemea

##costurar com @thetonycharles apostata naz etab

♬ som original - Jokin Pedrenno



@libebeitia

Responder a @mirenuriarteriano ????????❤️##lur##euskaldunaktiktoken##euskaldun##vasco##gato##cat##katua##euskera##foryou##parati##zuretzat##4you##4u##euskalherria##eh

♬ sonido original - Libe✊????????️‍????????



@arkkuso

##dúo con @nebukaixo ZEIN DA ZUEI KONTATU DIZUETEN TXISTE TXARRENA? ##arkkuso ##zuretzat ##txistea ##duo ##parati ##euskara ##euskalherria ##euskera ##nebukai

♬ original sound - Nebukaixo



@kai.nakai

???? KOLPE ???? OMG NEW SINGLE AVAILABLE ???????????? DANCE IT!! ???? ##kolpechallenge ##new ##dance ##tiktokchallenge ##reggaeton ##viral ##trending ##tiktokmusic

♬ Kolpe by Kai Nakai - Kai Nakai

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago