Dakizuen bezala, zarga-ontzi erraldoi bat dago Suezeko kanalean, zeharka ubidea guztiz oztopatzen. Igande honetan ere, han jarraitzen du, bi norabideetako trafikoa guztiz geldiarazita. Aukerak eta irudiek eman dute Interneten bi gauzatarako bederen: meme etengabeen errepikapena, eta untzien jarraipenerako webguneen popularitatea eragitea.
Sarean ikusi dugunagatik,MyShipTracking izan da untzien jarraipenerako guneetan ospe handiena lortu duena egun hauetan. Laburkio, hala nola FlightRadar24ren hegazkinentzat, horixe da MyShipTracking itsasontzientzat. Une honetan, gainera, sartzen bazara lehen orria eta mapa nagusia hain zuzen ere Ever Given untziaren gainean jarrita daukate.
Zoom kanpora egin apur bat, eta Suezeko kanalaren ipar-hegoko sarreretan zelako txolopotea dagoen ikus dezakegu.
Noski, mundu osoko mapak eta untzien egoera denbora errealean eskaintzen du webgune honek, eta klik eginez gero, untzi bakoitzaren informazioa ematen du. Igande goiz honetan, Ondarroako Aketxe untzia hortxe dugu, Bizkaiko itsasoan, Donostiatik kilometro batzuetara iparralderantz.
Beste webgune bat antzeko funtzioekin, VesselfFinder da. Hain zuzen ere, aurrekoan aurkitutako Aketxe Ondarroakoa bere bilatzailean jarri, eta horra bere informazio orria... Eta kokapena ere bai, beste maparen berdina noski, igande goiz honetan. Beste aukera polit bat webgune honena, itsasteko edo kapsulatzeko kodea ematen du eta hortaz, hemen behean dakusazuena ez da irudi finkoa, Aketxeren jarraipen mapa baizik. Igande goizean hor dago Donostia parean, baina auskalo noiz astelehenean...
Beste webgune bat da MarineTraffic.com Itxura batean, besteetan baino untzi gehiago agertzen direla iruditu zaigu... edo akaso mapen truko grafiko bat izango da.
Gaiak eman dituen memeei dagokienez... Hona Igela argitaletxeak euskaraz egindako bat:
— Igela argitaletxea (@IgelaArgi) March 26, 2021
Erantzun
Sartu