Teknologia albisteak

TBX Zuzenekoak, euskarazko streaming gertaeren biltegi bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-24 : 15:50

Youtubeko euskarazko bideoen batzaileak, TBX.eus webguneak, aukera berria ireki du: Zuzenekoak atala. Zuzeneko bideo-emanaldien joera asko hazi da azken urte honetan bereziki, eta atal honek sortu den eskaintza neurri batean dokumentatzeko asmoa du. 

TBX.eus, berez, Youtubeko euskarazko bideo ikusinenen biltzaile bat da, baina kasu honetan zuzenekoak ez bakarrik dokumentatu daitezke Youtube bitartez badira, baita beste plataforma batzuetakoak ere. Delako tresna edo plataformak kapsulatzeko kodea ematen badu (embed delakoa), hori ere agertuko da TBX-ko orrian, eta bertan ere ikusiko da bideoa.

Esate baterako, datorren larunbaterako, Gutun Zuria Bilboko Literatura Jaialdiaren barruan, programatuta dago Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen arteko elkarrizketa (Miñan liburuaz jardungo dute, aurkezle eta moderatzaile Goizalde Landabaso dutela), eta TBXko lehioan ere ikusi ahal izango da.

TBX-ko zuzenekoak atala hauxe da: https://tbx.eus/zuzenekoak/ 

Iragandako zuzenekoak artxibatuta geratuko dira hemen: https://tbx.eus/zuzenekoak/iragandakoak 

Streaming ebento bat edo zuzeneko bat baldin baduzue programuta, bete formulario hau eta kargatu informazioa, TBX-n agertuko da.

TBX Zuzenekoak delako garapen hau, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren IKT eta euskara alorreko dirulaguntzekin egin da. Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresaren produktua da TBX.

Erantzun

Sartu