Htzarmen bidez izenpetu dute gaur Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euisko Jaurlaritzak euskara sustatzeko 2021-2025e epealdirako plangintza. Era berean, jakinarazi dute deialdia ireki dela hizkuntza jarduera proiektuak sustatzeko deuialdia. 1.9 milioi euroko laguntzak banatuko dira deialdi honetan. Eskaera txostenak aurkezteko epea apirilaren 30era bitartekoa da.
Laguntza deialdi honetan EEP-k 1.530.000 euro emanen ditu eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, 400.000 euro. Laguntza hau eta hurrengo urteetarako hitzarmena izenpetzeko, gaur elkartu dira Antton Curutcharry Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria eta Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
deialdian parte hartuko duten proiektuek erronka zehatzak erantzun beharko dute, hala nola: euskararen transmisioa garatzea, haur eta gazteengan eragin zuzena duten erabilera eremuak garatzea, euskarari gizartean egiazko lekua emanen dion ingurunea garatzea eta motibazioa piztea, euskararen transmisioa eta erabilpenaren aldeko dinamika baten sortzeko.
Deialdiari buruzko informazio zehatzagoa eta bete beharreko inprimakiak, hemen.
Erantzun
Sartu