Teknologia albisteak

Euskararen langile profesionalen interesak defenditzeko lanean ari da Lanartea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-22 : 16:20

Duela hilabete batzuk lanean ari da Lanartea elkartea, kultura arloko erakunde profesional bat, ofizialki "euskararen langile profesionalen elkartea". Etiketa horrekin ordezkatu nahi dituzte euskararen inguruan lan egiten duten idazle, marrazkilari, musikari, itzultzaile, bertsolari eta aktoreak; oro har baldintza nahiko prekarioak diren arlo profesionalak. Datorren hilabetean beraien 2. biltzarra egingo dutela-eta, elkartearen aurkezpen txiki bat egitea pentsatu dugu Sustaturako.

Elkartearen helburuak dira, estatutuetan jasoa dutenez:

  • Euskararen langile profesionalak kulturaren subjektu izanik, ekonomiaren subjektu ere izatea
  • Euskararen langileen estatusa lortzea
  • Euskararen langileen eskubideak bermatzea
  • Kotizazio sistema arrazional bat bultzatzea
  • Euskaraz sortutako kulturaren legea lortzea

Lehen batzarra 2019ko ekainean egin zuten, eta aipatu bezala, 2. biltzarra urrian egingo dute, urriaren 30ean, Azpeitia, goizeko 10etatik San Agustin kulturunean.

Lehen biltzar artean izan ziren besteak beste, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Rafa Rueda eta Imanol Ubeda musikariak; Koldo Izagirre, Yolanda Arrieta, Gotzon Barandiaran, Juan Luis Zabala eta Harkaitz Cano idazleak; Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Garbiñe Ubeda; Juanjo Elordi eta Eneko Olasagasti zinegileak; Antton Olariaga, Dani Fano eta Mattin marrazkigileak; Oier Guillan eta Manex Fuchs antzerkigileak; edo Andoni Egaña bertsolaria. Atxikitu diren sortzaileen zerrenda, ordea, oraindik luzeagoa da.

Erantzun

Sartu