Teknologia albisteak

Hizkelan jardunaldia 2021: LH, euskara eta digitalizazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-21 : 08:20

Hizkelan jardunaldia, Lanbide Heziketa eta lan mundua euskararekin lotzeko egitasmoen errepasoa egiten duena urtero, urriaren 19an ospatuko da aurten, Basauriko Bidebieta ikastetxean. Hizkelanen 6. edizioa izango da 2021eko hau, eta bere leloa, 'Euskara, zeugaz edonora!'. Hizkelan antolatzen du Laneki elkarteak, bere Jakinbai egitasmoaren baitan.

Urriaren 19ko egitaraua

11:30 SARRERA

  • Ricardo Alberdi Markina, Bidebieta LHII-ko Zuzendaria
  • Lorea Bilbao Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko Foru Diputatua
  • Nicolás Sagarzazu Alzua. Eusko Jaurlaritzako lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako Zuzendaria
  • Ainitze Blanco Etxaleku, Lanekiren Presidentea

11:45 LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEN PRAKTIKAK

  • Zu zergatik ez, Politeknika Ikastegia Txorierri
  • Ikasle ohien esperientziak. Maria Fernandez, Tartanga LHII-ko irakaslea eta Iratxe Etxeandia eta Iker Aranaz, ikastetxe bereko ikasle ohiak.

12:10 DIGITALIZAZIOA

  • Electude eta itzultate neuronala, Endika Fernandez - Bidebieta LHII
  • Gamifikazioa, Heziraul egitasmoa - Don Bosco LHII
  • Odoo ERP-a, Oihana Mendizabal - Tolosaldea LHII

12:35 MAHAI INGURUA

  • Arkaitz Urien, Bidebietako LHII-ko Ikasketa Burua
  • Daniel Irazola, Maristak Durango ikastetxeko Zuzendaria
  • Fernando Mugarza, Andra Mari LIIH-ko HHAT-a
  • Xiber Perez, Zulaibar Ikastegiko Elektrizitate Alorreko Koordinatzailea

13:05 LANBIDE HEZIKETA DUALA EUSKARAZ

  • LH Duala euskaraz marka gisa / LH Duala euskaraz nala? / Bizkeus programa - euskara
  • Hizlariak: Xabier Arauzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria; eta Iratxe Goikoetxea, Errota Fundazioko koordinatzailea

6:30 OROIGARRIA eta AGURRA

Joateko edo jarraitzeko

 

Erantzun

Sartu