Teknologia albisteak

Euskarazko audioliburuak doan EITBren Podkast plataforman

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-23 : 10:02

Apirilean ireki zuen Podkast plataforma EITBk eta irail honetan gehikuntza interesgarria egin diote:Audioliburuak. Aisia-Fikzioa atalean sailkatu dituzte audioliburuak. OnTime ekoiztetxearen eta proiektu berrien EITB Lab adarraren elkarlanean egin dira lehen liburu saio hauek.

Hauek dira jaitsi edo entzun daitezkeen lanak:

  • Lo potolo. Lotara joateko ipuinak, zenbait egilerenak, haurrentzako irakurketak. Testuak egile hauenak dira: Harkaitz Cano, Eider Eibar, Juan Kruz Igerabide, Leire Bilbao, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Mitxel Murua, Patxi Zubizarreta, Uxue Alberdi.
  • Bihotz handiegia (Euskadi Literatur saria 2018) ,Eider Rodriguezen narrazio liburua. Irratiko sei esatarik jarri diote ipuin bakoitzari ahotsa: "Bihotz handiegia", Arantxa Iturbe; "Belar moztu berria", Nekane Peñagarikano; "Niregandik espero zena", Nagore Telleria; "Ez duzu ezer arraroa antzematen?" Arantxa Irastorza; "Urtebetetze festa", Ainhoa Urretabizkaia eta "Paisaiak", Ainhoa Vitoria.
  • Larrua Hotz, eleberia. La Pell Freda, Albert Sanchez Piñol katalanarena, Lander Garrok itzulia. Iñaki Beraetxek jarri du ahotsa.
  • Jenisjoplin (eleberria, 2017), Uxue Alberdirena eta idazlearen beraren ahotsean.

Eskaintza handituz joango da hurrengo asteetan. Astebururako. Anjel Lertxundiren Zoaz infernura laztana eleberria argitaratuko da audio formatuan, Ainhoa Alberdiren ahotsarekin, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Erantzun

Sartu