Etxekoa Euskadiko txanpon elektronikoa da, Kaixo.com atariak bultzatua eta euskal gizarteari zuzendua. Proiektu honek euskaldunen artean Blockchain eta kriptotxanponen teknologia ezagutaraztea du helburu. Heziketa didaktikoa da Aitor Lopez de Aberasturi Kaixoko sortzailearen asmoa, eta ez beste ezer, berak adierazi digunez. Lehen urrats gisa, proiektura gehitzen de erabiltzaile bakoitzak 100 etxeko doan jasoko ditu.
Etxekoa hitza "Euskadiko Txanpon elektronikoa”ren inizialetatik eta amaieratik sortu du Aitor Lopez de Aberasturik. Etxekoa hitzarekin txanponari gertuko ikuspegia eman nahi izan duo. Teknikoki, Ethereum kripto-txanponaren teknologian oinarrituta dagoen token ERC20 bat da. Bere Smart Contract edo kontratu adimentsua 2021eko irailaren 11n argitaratu zen, 500 milioi token jaulkipenarekin.
Blockchain teknologia eta kriptotxanponen erabilera euskal gizarteari hurbiltzea helburu duen hezkuntza proiektu gisa sortu da Etxekoa. Horretarako, Etxekoa txanpona doan banatuko da euskal herritarren artean. Horrela erabiltzaile bakoitzak 100 Etxeko jasoko ditu doan. Horretarako, lehen urrats gisa, Metamask zorro edo wallet delakoan kontu bat sortu behar duzu. Wallet bat, kripto-txanponen terminologian, aurrezki-kontu bat modu seguruan gordetzeko toki bat.
Informazio gehiago: Etxekoa.eus
Datorren urtean, 2022ko uztailaren 22an, Kaixo.com-ek 25 urte beteko ditu. Kaixo! proiektuak Internet euskal gizartera hurbildu zuen bere zerbitzuekin: bilatzailea (Google baino urte bat lehenago), txata, doako posta elektronikoa, eguraldia, oposaketak, albisteak eta online euskaltegia, besteak beste. Orain blockchain eta kripto-txanpon euskalduna... beti ideia berriekin.
Erantzun
Sartu