Teknologia albisteak

Kilometroak 2021, hiru herritan eta zenbait egunetan zabalduak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-18 : 08:12

Goierriko ikastola batzuen artean egingo den Kikometroak 2021, Gipuzkoako Ikastolen jaia, berezia izango da halabeharrez aurten. kPandemiak hala eraginda, egun bakarraz haragoa doan egitaraua prestatu dute. Hortaz, Kilometroen data ofiziala den urriaren 3az gain, beste hainbat egunetan egingo dituzte ekitaldiak Beasainen, Ordizian eta Lazkaon. 

Guztiarekin, urriaren 3a izango da Kilometroak jaiaren egun nagusia eta bereziki haur eta gazteei bideratutako ekitaldiak egingo dira, Goierriko hiru herri horietan. Goizean hiru herriak lotzeko lekuko eramatea egingo da Lazkao-Beasain-Ordizia ibilbidea eginda. Ekitaldi nagusia Ordizian egingo dute Jakintza Ikastolaren San Inazio eskolan. Horretaz gain, Barrena parkean jolasak eta ikuskizunak izango dira Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleentzat. Oiangu gainean, berriz, DBH-ko ikasleentzako jolasak eta ikuskizunak egingo dituzte. Beasainen ere jolasak izango dira Igartzan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoentzat. Lazkaoko San Benitoko jokastoki estalian LH-ko bosgarren eta seigarren mailakoentzat jolasak eta ikuskizunak izango dira.

Aforo mugatua izango da ekitaldi hauetako askotan, eta aldez aurretik eman beharko da izena ekintzetarako https://kilometroak.eus/ webgunearen bidez. Erabili webgunea halaber gainerako egunetako egitaraua ikusteko.

"Batera, bagara, bat gara" leloa du Kilometroak 2021. Hiru herritako ikasolak dira antolatzaileak, Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza.

Erantzun

Sartu