Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Clive Sinclair hil da, ZX Spectrum ordenagailuaren sortzailea

Sustatu
2021-09-17 : 08:30

Clive Sinclair ingeniari, asmatzaile eta enpresaburu ingelesa hil zen atzo Londresen, 81 urterekin. Sinclair Research enpresaren sortzailea izan zen, eta etxe horren 1980ko hamarkada hasierako produktu bat, ZX Spectrum ordenagailua, funtsezkoa izan informatika etxeetara iristeko, bereziki gazte eta nerabe askoren eskuetan programazioaren eta informatikaren potentzial sortzailea ikusarazteko eta grina pizteko.

Mangamore manga jaialdia urrian itzuliko da Zornotzara

Sustatu
2021-09-16 : 11:16

Datorren urriko 8aren eta 10aren artean ospatuko da Mangamore manga zeltuen topaketa Zornotzan. Presentziala izango da, baina Covid arauekin egin beharko da eta maskarak derrigorrezkoak dira (ez traba handia mangazaleentzat).

10 Minututan, denboraldi berria hezkuntza eta teknologia podkastarentzat

Sustatu
2021-09-15 : 16:51

10 minututan podkasta Zuzeuren podkast komunitatean haso zen baina orain ta Ulu Mediak eta Azkue Fundazioak elkarlanean ekoitzita egingo du aurrera 2021-2022 denboraldian. Maite Goñi irakasleak zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dira bereziki. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera.

Elhuyar Hiztegiak 25 urte bete ditu eta berrikuntzak ditu web bertsioan

Sustatu
2021-09-15 : 12:54

Elhuyar Hiztegiak 25 urte bete ditu aurten, eta webguneko bertsioak gaur izan duen eguneraketa aukeratu dute urtebetetzea ospatzeko. 1996an liburu gisa hasi zen banatzen EU-ES hiztegi elebidun gisa, lehen bertsio digitala 1999koa izan zen, eta 2013tik mugikorretatik ere badabil.

 

Lumineszenteak, idatzizko eta irudizko begirada bat emakumeek jasandako indarkeriari

Sustatu
2021-09-15 : 09:09

"Lumineszenteak" liburu bat da, emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak ikusarazteko 63 historia dira Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak liburu batean bildu dituztenak. Gainera, urriaren 9tik 26 arte dago erakusketa bat irekita Bilboko Zabalgune eraikineko areto nagusian, libururako egindako argazki askorekin.

Gizarteari ekarpenak sarituko ditu Puntu Soziala egitasmoak

Sustatu
2021-09-16 : 08:31

TaPuntu Kooperatibak Puntu Soziala egitasmoaren laugarren edizioa martxan jarri du. Bi urtez behin gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratu eta, honi laguntzeko helburuz, sarean duen presentzia hobetzen laguntzen diogu. Izan ere, normalean, komunikazio alorra bolondresa eta antolaketa handirik gabekoa izaten baita.

Joseba Arregi EAEko Kultura sailburu izandakoa hil da

Sustatu
2021-09-14 : 14:06

Joseba Arregi, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta hainbat urtean EAJko buruzagi izandakoa, gaur hil da 75 urte zituela. Jeltzale destakatua izatetik euskal abertzaletasuna arbuiatzera igaro zen 21. mendean, nazionalismo espainolarekin guztiz lerratu arte.

Txappela, bertsolaritzako txapelketetan porra edo pronostikoak egiteko tresna

Sustatu
2021-09-14 : 10:07

Hala nola Tropela txirrindularitzako porrak egiteko, Txappela (bi P tartean) sortu dute bertsolari txapelketako pronostiko, porra edo lehiaketak egiteko. Web bidez (txappela.eus) eta aplikazio mugikor gisa (Android) garatu da, eta lehen begiratu bat eman diogu. Lehen porrak egin daitezke jada Xilaba txapelketarako (adi, larunbatean hasiko da, hilak 18) eta Nafarroako Bertsolari Txapelketarako (hau urriaren 2an hasiko da).

“Euskararen diskurtsoak enpresetan”, online jardunaldia

Sustatu
2021-09-13 : 12:27

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak antolatuta, “Euskararen diskurtsoak enpresetan” jardunaldia egingo da datorren ostiralean, irailak 17. lan-munduko euskara-planen transmisioa, diskurtsoa eta balioak aztertzea izango da jardunaldiaren zioa. HPSk zenbait ikerketa-lan egin ditu gaiaren inguruan, eta horietako biren emaitzak aurkeztuko dira jardunaldi honetan.

Natura argazkilaritza komedikoa

Sustatu
2021-09-12 : 12:18

Naturako argazkilaritza lehiaketen berri ematen dugu tarteka (abuztuan txori-argazkilaritza lehiaketa baten berri eman genuen), eta hemen da beste bat, argazki komedikoena, benetan polita: Comedy Wildlife Photography Awards. Urri amaierara arte dago epea publikoaren kategorian botoa emanez parte hartzeko (beste sari barzuk epaimahaiak erabakiko ditu).

 

Irailaren 11ko atentatuak: 20 urteko kronologia bat

Sustatu
2021-09-11 : 08:25

Gaur beteko dira 20 urte 2001eko Irailaren 11ko atentatuena. New York-eko Dorre Bikiak bi hegazkin bahiturekin behera bota zituzten, eta beste bi hegazkin ere bahitu zituzten: batek Pentagonoa jo zuen, eta besteak ez zuen helbururik lortu, baina lurra jota bertan hil ziren hango denak ere, bahitzaile eta biktimak. 20 urteren buruan, 21. mendearen lehen hamarkada hauek markatu dituela ekintza hark argi esan dezakegu.

 

Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa

Sustatu
2021-09-10 : 09:47

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) eta UOC Kataluniako Unibertsitate Irekiaren arteko lankidetzaren emaitza da liburu hau, euskaraz orain kaleratu dena: Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa. Covid pandemiak ezarritako premietatik osatutako liburua da. UOC-ek nagusiki online funtzionatzen du, sistema nahiko aurreratua du, antolakuntzan, eta baliabide teknikoetan.

Basque Naming Obsession Spreadsheet

Sustatu
2021-09-09 : 12:41

Udan aurkeztu zen BDCC, EAEko erakunde publikoek bultzatutako sustapen zentro edo elkargo berria: Basque District of Culture and Creativity. Ohikoa bihurtu den modari jarraiki aukeratu da izena, Basque, baina ingelesez. Gari Araolazak zerrenda bat sortzea erabaki zuen, Basque Naming Obsession Spreadsheet (Euskal Izendatze Obsesioaren Kalkulu-orria), kalkulu-orri bat izatez, denon artean adibide gehiago gehitzeko.

Donostiako Donosskino film laburren jaialdiaren 5. edizioa

Sustatu
2021-09-08 : 12:48

Donostiako Film Laburren jaialdiak, Donosskino delakoak, bere bosgarren edizioa izango du 2021 honetan, Urriaren 5etik 9ra. Lehiaketa alorrean 23 izango dira epaimahaiaren sariak eskuratzeko ikusiko diren lanak. Kristonkino kolektiboak antolatzen du urtero festibal hau.

1

Bideo sozialen zabalkunde eta edizioa da nagusi munduko app-en merkatuan

Sustatu
2021-09-08 : 09:35

Interakziorako aplikazioen esparrua aldatzen ari da etengabe. EITBko eraldaketa digitaleko zuzendari Lontzo Sainzen txio batetik jasotako informazioa da hau, eta berak nabarmendu bezala, "badira 5 urte Twitter desagertu zela ranking-etik, Skype duela 4, Youtube duela 3 eta Netflix aurten" jausi da.

16 ikastaro prestatu ditu UEUk udazkeneko eskaintzan. Berritu zure jakintza!

Sustatu
2021-09-08 : 12:26

16 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetan online, Eibar eta Iruñean. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake.

EH Sukarra kantua, 30 urteren buruan

Sustatu
2021-09-07 : 11:02

''EH Sukarra'' kantua bertsionatu dute Nøgen taldeak eta Gaztea irratuiko zenbait kudek. Maketa Lehiaketaren 30. urteurrena ospatzeko izan da, orduan Euskadi Gaztea zeritzonak antolatu zuen hartan, Eibarko EH Sukarrak taldeak irabazi zue Maketa Lehiaketaren lehen edizioa izen bereko kantuarekin. 

Xavier, izen euskalduneko polizia robota Singapurren

Sustatu
2021-09-07 : 08:48

Portaera zibikoa zaintzen duen robot-polizia jarri du Singapurko kaleetan bertako gobernuak, eta euskal izena jarri diote: Xavier. Dirudienez ale bat garatu dute, eta hiru astez arituko da ingurune zehatz batean.

Espainiako Gerrak Euskal Herrian eragindako bonbardaketen mapa eta ikerketa

Sustatu
2021-09-06 : 10:59

Xabier Irujok egindako "Atlas de bombardeos en Euskadi (1936-1937)" ikerketa-lanak 1936ko uztailetik 1937ko abuztura bitartean Hego Euskal Herrian, Espainiako Gerra Zibilaren kontestuan, gertaturiko egindako 1.220 bonbardaketa-operazio jasotzen ditu. Gogora Institutu publikoak argitaratu du lana, eta era berean sarean jarri du Bonbardeketen Mapa, tokian tokiko informazioarekin.

Iruñeko Alde Zaharraren historia sozial berriena idazteko auzolan proiektua

Sustatu
2021-09-05 : 09:45

"Auzolanean, Historia idatziz" proiektuak Iruñeko Alde Zaharrako auzo-mugimenduaren 40 urtetik gorako historiaren memoria ikertu eta berreraiki nahi du, auzokide ohien ezagutzari balioa emanez, bai eta biztanle gazteenen eta auzoko populazio berriaren ezagutzari ere. Auzolaneko diru-bilketa edo crowdfundinga egin dute horretarako, hain zuzen, eta irail honetan dago aportazioa egiteko aukera. Iruñeko AZ Ekimenak (Alde Zaharra) bultzatzen du ideia hau.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: