Aieteko Nazioarteko Konferentziaren 10. urtemugan jardunaldia egingo da datorren hilabetean; urriaren 14, 15 eta 16an, Donostian eta Baionan. Antolatzaileak dira Euskal Herriko Foro Soziala eta Bakibidea taldea eta nazioarteko bi erakunde, Berghof Fundazioa eta Conciliation Resources. Konferentziaren unea historikoa izan zen duela 10 urte, eta haren jarraian etorri zen ETAren erabakia, behin betiko jarduera armatua etetekoa, hori ere dudarik gabe.
Ez dugu aurkitu jardunaldiaren egitarau detailauturik edo webgune espezifikorik, baina prentsa oharretatik eta Foro Sozialaren txioetatik jaso dugunagatik hau da egitaraua:
Urriak 14, Donostia, Aieteko Jauregia. 16:30.
- Martin Griffiths (NBE). Osasun krisiaren eragina eta Covid- 19aren osteko erronkak eta aukerak.
- Bake prozesuak azken 10 urteotan. Jonathan Powell (Tony Blairren lehen ministron britainiarraren kabinete burua izandakoa; gizon giltzarria Aieteko konferentzian eta prozesian), Brian Currin, Teresa Witfield (New York Unibertsitatekoa Center on International Cooperation CIC-koa) eta Sergio Jaramillo (Kolonbiako enbaxadore EBren aurrean, FARCekin negoziatzaile). Moderatzaile: John Carlin kazetaria. ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuela jakinarazi zuen.
Urriak 15, Donostia, Kursaal Jauregia, 10.00etatik
- Euskal Herriko kasua, Bake prozesuaren irakaspenak. Andy Carl (Conciliation Resources erakundeko fundatzailea, orain bere kasako aholkulari); Veronique Dudouet (Berghof Fundaziokoa), Paul Rios (Lokarri zenekoa, Aieteko Konferentzia eta prozesuaren bultzatzaile funtsezkoa) eta Caroline Guibet Lafaye CNRSkoa, euskal gatazkaz hainbat lan idatzitakoa). Moderatzaile: Aitzpea Leizaola, EHU eta UEUko irakaslea.
Goiko mahainguru honetan Aieteko akordioa gogora ekarriko dute eta gizarte zibilak egin ekarpenari jarriko diote arreta berezia. Akordio haren puntuak, Sustatuk jaso zituen bere garaian.
- Euskal bake prozesuaren erronkak. Brian Currin, Karmen Galdeano (GALen biktima; aita, Xabier Galdeano, hil zioten mertzenarioek), Roberto Manrique (ETAren biktima, Hipercorreko atentatuan zauritua eta desgaitasunekin bizi dena), eta Agus Hernan (Foro Sozialekoa).
Urriak 15, Donostia, Kursaal Jauregia, arratsaldea, 18.00etatik
Urriaren 16a, Baiona.
Ekitaldi honen egitaraua zehaztu gabe dago oraindik, baina Urriaren 15eko eta 16ko jardunaldietara jada izena eman daiteke, hemendik.
Erantzun
Sartu