Teknologia albisteak

Euskara ala Ezkara 2021, euskararen ertzak eta pertzepzio ideologikoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-19 : 09:56

Elgoibarko Izarrak antolatzen duen urteroko "Euskara ala Ezkara" jardunaldia urriaren 16an izango da aurten, "Euskara ala ezkara ertzetan?" goiburuarekin. Euskararen inguruko pertzepzio ideologikoen inguruko egitarau bat antolatu dute. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.

Era honetako galderei erantzutea da koxka:

  • Euskalduntasun onak eta txarrak al daude?
  • Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu?
  • Zein da hiztun ona? Eta txarra?
  • Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean?
  • Euskara etxetik jasotzen ez duenak zergatik aukeratzen du euskara? Zer behar du euskarak aukeratua izateko?
  • Nolako euskara behar du periferiak? Nolako periferia behar du euskarak?


Urriaren 16an izango da topkatea Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean etatik 14.30etara. Egitaraua hauxe da:;

  • Ibon Manterola. Gaurko euskal hizkuntza-komunitatearen analisia: ertzak erdigunean.
  • Miren Artetxe. Bertsolaritzatik hiztun berrietara; hiztun berrietatik hizkuntza ideologietara.
  • Kafea eta pastak.
  • 1. mahaingurua: Zer da euskaldun izatea? Identitatearen gaineko gogoeta. Ibai Iztueta, Eneko Gorri eta Tarana Karim hizlari. Moderatzailea: Kike Amonarriz.
  • 2. mahaingurua: Euskalduntasun onak eta txarrak: naturaltasuna auziran. Ningra, Garazi Arrula eta Nerea Ibartzabal hizlari. Moderatzailea: Idurre Eskisabel.
  • Ningraren rap kontzertua.
  • Pintxo-bazkaria, aukeran, geratzen direnentzat.

Izena emateko eta informazio gehiago, hemen.

 

Erantzun

Sartu