Aitor Egurtzegi ikerlari euskalduna Zuricheko Unibertsitateko Hizkuntza Konparatiboko Institutuan dabil ikerketan, eta "euskararen prozesamendua" aztertzeko berak prestatu duen esperimentu batean parte hartzeko eskatu digu. Euskara ama-hizkuntza baduzu, eta 25 minutu badituzu (bere tartea eskatzen du, ezin da laburtu), etxetik egin dezakezu. Gainera, esperimentua betez, Amazonen 5€-ko opari-txartela lortuko duzu.
Lehenbizi zure hizkuntza ezagutzaz eta datu pertsonalak eskatuko zaizkizu (anonimoki). Ondoren, ordenagailuan posizio jakin batean jartzeko. Mugikorrarekin egiteko ez du balio, jarri ordenagailuan, eskuak teklatuan eskatzen zaizun posizioan (adi instrukzioei), eta esaldi batzuk agertzen joango zaizkizu.
Klikez klik (espazio barrarekin, hala hautatzen baduzu) euskarazko esaldi batzuk hitzez hitz agertuko zaizkizu, baina hitz bat agertu ahala, aurrekoa desagertzen da. Halako esaldien artean tartekatuta, galdera bat jasoko duzu eta bi erantzun proposatuko zaizkizu, ezkerrekoa edo eskuinekoa tekla batzuen bidez aukeratzeko. Oker sakatzen baduzu, sistemak abisatzen du.
Helburua edo saria ez da denak asmatzearen truke, ariketa osatzeagatik baizik. Mekanikak eta esaldien osaerak ez du erraz egiten beti asmatzea, Sustatuko editorearen esperientzian, eta hortaz, ez desanimatu eta segi aurrera 25 minutuetan, amaierako Amazoneko bost euroen bonoa benetakoa da eta.
Esperimentuan parte hartzeko, hemen.
Erantzun
Sartu