Teknologia albisteak

Nafarroako bideo-jokoei eta sorkuntza digitalari buruzko I. jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-23 : 15:55

Nafarroako Bideo-jokoei eta Sorkuntza Digitalari buruzko I. Jardunaldiak antolatu dituzte datozren urriaren 21ean eta 22an, Huarteko Arte Garaikide Zentroan. Antolatzaileak dira Vianako Printzea Erakundea, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezkoen klusterra, eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia. Jardunaldiek bi helburu dituzte: sektore horrek Nafarroan duen egoera aztertzea eta profesionalen eta sortzaileen arteko topaketak sustatzea.

Jardunaldia presentziala izango da eta doakoa, aldez aurretik izena emanda. Bertaratzerik ez baduzu, streaming bidez ere transmitituko da. Egoitzan, bestalde, Nafarroako hainbat enpresa eta erakundek aukera izango dute beren proiektuak erakusteko. Egitaraua, zehazki, honako hau da:

Urriak 21.

16:00. Jardunaldien Aurkezpena
16:15. Manuel González. TVEko The ZoomNet programaren arduraduna. Indiea mainstream egin zenean.
17:30. Pablo de la Nuez. Raiser Games-en zuzendari nagusia. Bideo-jokoaren industriaren errealitatea Espainian: nola finantzatu, argitaratu eta merkaturatu zure jokoa arrakastaz.
18:15. Emanuele Carisio. DEV-Bideo-jokoak Garatzeko Espainiako elkarteko idazkari teknikoa. Bideo-jokoak eta lurraldeak: apustu irabazlea.

18:45. Proiektuen aurkezpena

  • Nexxyo Labs-eko Javier Larumbek Outer Ring.
  • Cokoon Games Lab-eko Javier Pérez Estarriagak. Tzuki 's Plan B.
  • Lorena Aresek, Uxue Azkonak eta Carlos F. de Vigok. Emotional Films - Emotional Art. Partzuergo bat sortu da proiekturako, honako hauekin: Platypus & Ms Wombat nafar estudioak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), ADITECH fundazioa eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ).

Urriak 22

16:00. José Luis Farias. Weird eta Next Lab-eko zuzendaria. Bideo jokoak, teknologia eta animazioa. 16:45 h. Arantza Mariskal. Medialab Tabakalera-ren arduraduna. Bideo-jokoa Tabakaleran: Jolasean-dik T-Game-ra.

17:30 h. Proiektuen aurkezpena.

  • Creanavarrako Juan Carlos Maeztuk eta Eneko Zubiaurrek. One Last Breath proiektua, PlayStation Talents-ek hautatua.
  • Ouiplayko Iñaki Huartek. Ouiplay Gamifikazioa proiektua.
  • Amalia Ortizek (NUP). Konputazio afektiboa; nola erabili emozioak makinekiko interakzioa hobetzeko proiektua.

18:45 h. Mahai-ingurua Nola bultzatu bideo-jokoaren industria Nafarroan. Parte-hartzaileak:

  • Ana Herrera. Nafarroako Gobernukoa, (moderatzailea).
  • Iker Ibero. Creanavarrakoa.
  • Carlos Fernández de Vigo. CLAVNAkoa.
  • Arturo Monedero. AEVlkoa.

Informazio gehiago, hemen

Erantzun

Sartu