Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

2

Aznar 30 segundutan, iragarki lehiaketa

Sustatu - Sustatu
2004-02-04 : 12:02

Espainiako presidentearen gaineko iragarki lehiaketa antolatu dute on-line. "Bush in 30 seconds" lehiaketa estatubatuarrak eman die ideia. Bush-i barre egitea zen jatorrizko ideiaren asmoa, Espainian ere gauza bera egin nahi dute Aznarrekin.

3

Historialari Euskaldunen III. Topaketa : "Jimeno Jurio berrikusten"

Sustatu - UEUtik
2004-02-04 : 10:02

Martxoaren 5 eta 6an Iruñan egingo da Historialari Euskaldunen III. Topaketa, UEUko Historia Sailaren eskutik. "Jimeno Jurio berrikusten" izenburupean, historialari nafarrari omenaldia eginez, hainbat mahainguru eta hitzaldi izango dira. Jose Maria Jimeno Jurioren lanean interesatutako edonori (historialariak, antropologoak, hizkuntzalariak...) zuzenduriko topaketa da; orokorrean, euskaltzaleei zuzenduta dago.

Hacker gazteak ixkin egin dio espetxeari

Dick Turpin
2004-02-04 : 10:02

Hamasei urte zituela, AEBetako arma laboratorio baten sare informatikoan sartu, eta alarma eragin zuen. Bi urte geroago, Londresko epaile batek zigortu du hacker hura 200 ordu egitera, komunitatearen zerbitzura. Zigor honek, berriz, protesta ugari eragin ditu, leuna omen delako.

8

Euskaltzaindiak "garapen iraunkorra" hobetsi du

Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua - Euskaltzaindia
2004-02-03 : 13:02

Garapen iraunkorra da, Euskaltzaindiaren iritziz, "naturari kalte larriak egin gabe manten daitekeen garapena" kontzeptua adierazteko, euskaraz erabil daitekeen modurik egokiena. Horrela erabaki zuen Akademiak, urtarrilaren 30ean, Donostian, egindako osoko bilkuran.

12

Illati euskara elkartea eta Aldaize herri aldizkaria jaio dira

Eider Alustiza - Illati (Idiazabalgo euskara elkartea)
2004-02-03 : 12:02

Politika, adina, sexua eta kolorea alde batera utzita, Idiazabalen hogeita bi herritar inguru elkartu eta aurreko urtean zehar lau mintegi egin genituen. Eztabaidarako gaia, denok bat eta bakarra: euskara.

2

Spam-aren aurkako gida egin dute

Sustatu - Sustatu
2004-02-03 : 11:02

Internauten Elkarteak Spam-ari aurre egiteko gida egin du. Gida horretan honako aholku hauek ematen ditu, besteak beste: bakoitzaren e-posta ez ematea webgune, foro, txat eta toki publikoetan; eta beste helbide elektroniko bat sortzea horrelako gauzetarako.

Telebistako iragarkiak Interneten, kalitate berarekin

Sustatu - Sustatu
2004-02-03 : 10:02

Telebistako iragarkiak Internetera pasa dira. Joan den astean, telebistako kalitate eta ezaugarri berdinekin iragarkiak ematen hasi dira dozena bat webgunetan. Unicast konpainiak garatu du horretarako teknologia berria.

28

Euskadi Irratia, bide onean

Joxe Aranzabal
2004-02-02 : 10:02

Ez dakit Jexux Mari Irazuk zer esango lukeen oraingoan, baina niri iruditzen zait iraila ezkero Euskadi Irratiak dezente hobetu duela programazioa, eta lehen urratsak egin dituela irteteko ataka gaizto hartatik. Eta horretarako etxeko baliabideak erabili ditu.

Dagoeneko 120 webgune sortu dituzte KZguneen "komunitatean"

Sustatu - Sustatu
2004-02-02 : 10:02

"Erabiltzaile Aktiboak" Euskadi Informazio Gizartean planaren baitako programa bat da. KZguneen sareaz baliatuz, Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkarteak toki-izaerako elkarteei eta erakundeei beraien berezko webguneak sortzen laguntzen die. Beharrezkoak diren bitarteko materialak eta giza baliabideak eskaintzen dizkie.

Gazte Informazioak buletin elektronikoa jarri du martxan

Sustatu - Sustatu
2004-02-02 : 09:02

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak eta Gazte Informazioko bulego batzuk ekimen berri bat jarri dute abian. Ekimen honen helburua gazteei informazioa ematea da eta horretarako, teknologia berriak erabiltzen dira. Harpidedunei astero posta elektroniko bidez iritsiko zaie informazioa.

1

ETBko Langile Batzordeak zuzendaritzaren pribatizatze bultzakada salatzen du

Euskal Telebistako Langile Batzordea
2004-01-30 : 18:01

ETBko Langile Batzordeak Zuzendaritzak bultzatu duen pribatizatzea salatu nahi du. Pribatizatze honen bitartez, hainbat lanpostu kaleratu dira, euskal ikus-entzunezkoen sektoreari bultzada bat ematea aitzakia delarik, ustezko sektore dena alegia.

Webgune handiak, txikientzat eginak

Joxe Aranzabal
2004-01-30 : 12:01

Haur kazetariak izar bihurtzen ari dira AEBetan, Alderdi Demokrataren hauteskunde primarioen harira. Han-hemenka, enpresa multimedia handiek sortu dituzte hainbat hedabide txikientzat eta, zenbait kasutan, txikiek berek idazten dituzte edukiak.

Etxebide-ren informazio guztia on-line

Sustatu - Sustatu
2004-01-30 : 11:01

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko "Etxebide" zerbitzuaren webgunea martxan jarri dute. Izena emana dutenek Internet bidez izan dezakete beren espedientearen berri; horrela, beraien egoera ezagutu dezakete on-line. Gainera, arloari dagozkion berriak ere argitaratzen dira webgune honetan.

Pantaila tolesgarriak, webguneak deskargatzeko

Sustatu - Sustatu
2004-01-30 : 10:01

Philips Electronics konpainiak adierazi duenez, liburu baten tamainako pantaila mehe baten ekoizpena prestatzen ari da. Interneteko egunkariak, aldizkariak eta liburuak deskargatzeko aukera egongo da pantaila horretara, gero tolestu eta gordetzeko.

II. Korrikarako beka deialdia

sustatu - AEK-ren prentsa bulegoa
2004-01-29 : 21:01

Kultur ekimenetan jende aurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea xede duen ekimena da. Lehenengo KORRIKA-AEK Beka, Korrika 13ren Korrika Kulturalaren ardatz nagusia izateko asmoarekin jaio zen, baina aurrerantzean Korrika guztietan egiteko esperantzarekin. Bada, horrela izango da.

.coop dominioak zuzenean erosteko aukera Lotura.Koop E-ren bidez

Idoia Soto - Lotura S. Coop
2004-01-29 : 18:01

Lotura Koop. E.-k bere web guneetan .coop dominioak libre dauden ikusteko eta zuzenean erosteko aukera ematen hasi da. Zerbitzu hau orain arte eskeini izan dugun dominioa kudeatzeko aukerari gehitzen zaio.

2

XIX. mendea Karikaturetan. Umorea, distortzioa eta kritika soziala

Kizkitza Ugarteburu - Zumalakarregi Museoa
2004-01-29 : 13:01

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta aztertzeko erreferentzia zentroak, XIX. mendea karikaturetan. Umorea, distortsioa eta kritika soziala aldi bateko erakusketa aurkezten du, Donostiako Koldo Mitxelena Ganbara erakustokian, urtarrilaren 29tik martxoaren 13ra bitartean. Erakusketa birtuala ere badago, Interneten.

1

Wi-Fi sarea jartzeko lanetan Oñatin

Sustatu - Sustatu
2004-01-29 : 12:01

Oñatiko Udala ikertzen ari da udal eraikinetan Wi-Fi haririk gabeko sarea ezartzeko aukera. Horrela, sail ezberdinetako udal langileek tokiko sare baten bidez konektatzeko aukera izango lukete.

6

Carod Rovirak esana zuen

Iñaki - Bilbo
2004-01-29 : 10:01

"Ez dut sekula ETArekin hitz egin, baina asko gustatuko litzaidake hori egitea. Noski, politikaz hitz egitea". Hitz horiexek irakur daitezke, ELKARRI aldizkariak, iragan urriko alean Carod Rovirari egin zion elkarrizketan. Hainbeste harritu al dira, han dokumentatuta dauden sasi-kazetari, kontertulio eta politikariak?

22

Fermin Muguruza: Elkartasun poetikoa

bbk - bihotz bakartien kluba
2004-01-28 : 17:01

Fermin Muguruzarekin egiten ari direnari ez deritzogu bidezkoa. Zerbait egin beharra dago! Sarri kantatzeagatik epaitu gura dute. Ezberdin pentsatzeagatik zigortu.

Guk poema bat idatzi dugu, lau haizetara hedatzeko asmoagaz.... zer egingo duzu zuk?

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››