Eusko Jaurlaritzak aldizkari bat argitaratu du Gazte-txartela duten gazteentzat. Gazte News aldizkari berriak hainbat informazio eskainiko die 26 urtetik beherakoei: txartelak eskaintzen dituen abantaila eta deskontuen berri izango dute.
Modesto Arrieta zarauztarrak eskuratu du lehiaketako lehen saria. Epaimahaiaren iritziz, oso ondo idatzita dagoen gutuna da; orijinala, umoretsua eta erotismo printza batzuekin. Bigarren saria Uxue Alberdi elgoibartarrak lortu du eta Bergarako Onenaren saria Elena Lakak. Irakurle gazteen saria Debako Igor Agirrek eskuratu du. Azkenik, Iruñeko Maialen Etxebarria izan da SMS bidezko II. Maitasun Mezuen Lehiaketaren irabazlea.
Otsailaren 20an, ostirala, beteko da urtebete Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak aginduta Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuenetik. Egunkaria-k itxita eta Iñaki Uria kontseilari ordezkariak espetxean jarraitzen duela salatzeko, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean ekitaldia egingo da egun horretan, arratsaldeko 18:00etan.
Asperturik zure segapotoaren tekla txikietan mezu laburrak idazten? Baliteke Siemens etxeak soluzioa aurkitu izana, PenPhone aparailuarekin: telefonoa da, eta balio du luma bezala, mezu laburrak idazteko.
Atzo aurkeztu zen Idahoko hiriburuan (AEB) erakunde berri bat, Cenarrusa Center for Basque Studies, eta honek lan egingo du euskal ohiturak, hizkuntza eta kultura zabaldu eta hobeto uler daitezen. Proiektua aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza baten aurrean, Joseba Azkarraga Justizia sailburua hantxe zela.
Ostabe egitasmoa jarri dute martxan Muskizen. Herriko euskaldunak elkar ezagutzea eta hitz egiteko aukera gehiago sortzea helburu ditu egitasmo honek. Hainbat ardatz ditu Ostabek eta horien artean dago webgunea. Sareko atariak hainbat atal biltzen ditu: kultura agenda, argazki galeria eta gune irekia, esaterako.
Internet bidezko negozio berri honetan, dagoeneko 2 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Ideiak izugarrizko arrakasta izan du eta ondorioz, bezeroak lortzeko borrokan dabiltza Interneteko atariak. Legeetan adituek beren desadostasuna azaldu dute.
Kataluniako Gobernua Administrazioan software librea ezartzearen alde agertu da. Software librearen abantailak azpimarratu ditu. Gainera, orain gutxi aurkeztu den OpenOffice.org 1.1-aren katalanezko bertsioa sustatuko du.
IBO izeneko erakundeak salatu duenez, John Kerry-k, Estatu Batuetako presidentetzarako hautagaiak, euskaldun guztiak terrorista direla esan omen zuen hitzaldi batean. IBO elkarte horretako lagun batzuek kanpaina abiarazi dute Kerry senatariak barkamena eska dezan.
Kendu dugu ziklosporina, aurrez pentsaturik genuen bezala, eta berriro agertu dira erretxazoaren zantzuak. Baina medikuek diote seinale ona dela hau orain agertzea. Bide batez, debekatu egin didate alkohola edatea.
Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak txosten sektorial berria argitaratu eta sareratu du. Txostenak produktu plastikoen fabrikazioa sektorearen azterketa egiten du eta, enpresen iritziz, sektoreak EAEn dituen ahalmen eta perspektibak azaltzen ditu.
Kontuan izanda nolako eragina izan duten markek gure bizitzetan, 4.000 profesionalek iritzi diote Google izan dela markarik gailena 2003an. Ez da harritzekoa, hamar bilatzailetik zazpik Google edo honek eragindako beste bilatzaile batzuk erabiltzen dituzte eta.
Telekomunikazioen Merkatuko Komisioak (CMT) espainiar estatuan sektoreko liberalizazioa zaintzen du. Komisio honek ez du begi onez ikusten udaletxeek erabilpen librekak diren hari gabeko sareak sortzea. Donostiako, Sopelako eta Oñatiko Udalek Wi-Fi sarea jarri nahi dute.
"Janet Jackson" bihurtu da irailaren 11tik bilaketa-igoera handiena izan duena Googlen eta munduko beste bilatzaileetan. Interneten historian argazkirik bilatuena izan da. Estatu Batuetan izugarrizko eskandalua piztu du Jacksonen titiak: Oscarrak atzerapenarekin emango dituzte, Urgencias (ER) telesaileko kapitulu bat kendu dute AEBetako telebistan, mamografia bat agertzen omen zelako...
Garapen iraunkorraren erabakiaren albistean, erantzun interesgarria utzi du Jabi Zabala Interneteko kazetariak: sareko terminologiaz kezka garbi bat. Interesgarria iritzita, erantzunetatik azalera ekartzea erabaki dugu. Zera da koxka: Interneteko terminoak zuzen erabiltzeko, beharrezkoa izango ote da Euskaltzaindiaren adierazpen bat berariaz gauza bakoitzaren gainean?
Gaur egun ez da ohikoa sakelako telefono bidez filmak ikusi edota musika entzutea. Hala ere, sakelako telefonoen merkatuan ari diren enpresek pirateriari aurre egiteko teknologiak lantzen hasi dira.
Santa Feko unibertsitateak martxan jarri du mundu mailako hizkuntzen datu basea egiteko proiektua. Hizkuntza askok eta askok dute lekua bertan. Ezagunenak badaude, eta euskara?
Sarean hainbat literatura hitzaldi aurkitu ditzakegu. Susaren webguneak banatzen dituen Literatur Emailuen bidez jakin dugu. Tartean dira,Iñigo Aranbarriren, Bernardo Atxagaren, Mikel Elortzaren, Koldo Izagirreren eta Anjel Lertxundiren hitzaldiak, esaterako.
Azkenean, gertatu da. Michigango ingeniari teknofilo batek, AEBetan, 2.0 bertsio bezala bataiatu du semea. Aitaren izen-deiturak eman dizkio, baina 2.0 atzizkiarekin.
Atzo, hilak 2, atera zen KDE 3.2 berria eta 3.1.x bertsioetan gertatu den bezala euskara hizkuntza ofiziala da KDE proiektuan.