Philips Electronics konpainiak adierazi duenez, liburu baten tamainako pantaila mehe baten ekoizpena prestatzen ari da. Interneteko egunkariak, aldizkariak eta liburuak deskargatzeko aukera egongo da pantaila horretara, gero tolestu eta gordetzeko.
Irudi zehatzak ikusteko aukera ere egongo da pantaila horretan eta hamabi zentimetroko luzera izango du. Kiribildu eta boligrafo baten tamainako kutxatila baten gordetzeko aukera egongo da. Horrez gain, poltsikoko telefono batera konektatuz gero, webguneak edo liburu digitalak deskargatu ahal izango ditu erabiltzaileak.
Plastiko gainean zirkuito elektronikoak erabiliz egin ditu pantailak Philips-ek. Estatu Batuetako E Ink enpresaren teknologiaren bidez sortu dute produktua.
Philips-en arabera, pantaila eredu bat ekoizten hasiko dira orain eta 2005erako urtean milioi bat pantaila ekoizteko gai izango dira. Urte honen bukaerarako egongo omen dira dendetan, baina oraindik ez dute salneurri orientagarririk eman.
Erantzun
Sartu