Sustatu logoa Teknologia albisteak

ETBko Langile Batzordeak zuzendaritzaren pribatizatze bultzakada salatzen du

ETBko Langile Batzordeak Zuzendaritzak bultzatu duen pribatizatzea salatu nahi du. Pribatizatze honen bitartez, hainbat lanpostu kaleratu dira, euskal ikus-entzunezkoen sektoreari bultzada bat ematea aitzakia delarik, ustezko sektore dena alegia.

Gezurra

Gezurra

Nabarmen ageri da, gainera, sektore independiente bat bultzatzeko aitzakia gezur hutsa dela. Nekez sor liteke sektore independiente bat enpresa bat sortuz soilik ETBko langileek ematen zuten zerbitzu bat egiteko (unitate mugikorren bidez ekitaldien emanaldiak eta grabaketak), eta horretarako bakarrik. Gezurra borobilagoa izan dadin, enpresa horrek ETB beraren baliabideak (unitate mugikorrak) erabiliko ditu.

Soldataren erdia

Ondorio gisa, kanporatutako lankideen lan baldintzak bai segurtasun zein soldaten aldetik zeharo txartuko dituzte, ETBn irabazten zutenaren erdia ere bermatzen ez zaielarik.

Mobilizatzen ekitzeko aukera

ETBko Langile Batzordearen iritziz, ezin liteke sektore idenpendiente bat bultzatu, lan baldintzen prekarizazioaz eta lan kostuen murrizketa hutsez. Arazoari ez bazaio irtenbide hitzartu bat ematen ETBko langileok mobilizatzeari ekingo diotela iragartzen dugu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu