Fermin Muguruza: Elkartasun poetikoa
Fermin Muguruzarekin egiten ari direnari ez deritzogu bidezkoa. Zerbait egin beharra dago! Sarri kantatzeagatik epaitu gura dute. Ezberdin pentsatzeagatik zigortu.
Guk poema bat idatzi dugu, lau haizetara hedatzeko asmoagaz.... zer egingo duzu zuk?
ITSU MUTU GOR
Itsu behar gaituzte
ez dezagun gure hitzik irakurri,
begibakar izan gaitezen ilundu arte.
Beldurra diete zuhaitzen basoari
ikara arrainen itsasoari.
Isiltze aginduak datoz editorialetan,
Mikrofonorik ez dantza lotuan
Idazlumarik ez dantza askatuan.
Baina begiratzen duen herria ez dute inoiz hilko
Mutu behar gaituzte
ez dezagun gure hitzik esan,
toteldu gaitezen isildu arte.
Guk ahoskatzen dugun mina
ez ei da egiazkoa
gezur ikasiak omen dira gure sufrikarioak.
Errekonozimendua eskatzen digute
fitxa polizialetarako,
amore ematea
Espainiaren aintzarako.
Baina hitz egiten duen herria ez dute inoiz hilko
Gor behar gaituzte
ez dezagun gure hitzik entzun,
urrundu gaitezen oihartzuna galdu arte.
Hormak eraikitzen dizkigute besarkadetan,
kristal lodiak esku ahurretan,
herra dator ate joka miaketetan,
Auzolanik ez dadin hazi belarrietan.
Baina entzuten duen herria ez dute inoiz hilko
Sarri ihes egingo dugu
Sarri elkartuko gara
Sarri borrokatuko dugu
Sarri izango gara
Erantzunak kargatzen...