Sustatu logoa Teknologia albisteak

Etxebide-ren informazio guztia on-line

Sustatu - Sustatu
2004-01-30 11:01

Espedientearen egoera

Norberak bere NAN zenbakia edo espedientearen kode-zenbakia erabiliz, espedientearen egoera zein den jakin dezake: egoera zein den, eskaera onartu duten, espedientean gauza berririk sartu den, zozketa jakin batean barnean dagoen, etxebizitza baten esleipendun izan den, besteak beste.

Beraz, azkar eta erraz interesgarri den informazioa eskuratu daiteke. Hala ere, bizilekuan posta bidezko komunikazioak jasotzen jarraituko du eskaera egina duenak.

Informazio ugari

Informazio baliagarria eskaintzen du www.etxebide.info-k. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden laguntza programa eta promozioen berri ematen du webguneak, baita egiten diren zozketen berri ere.

Bestalde, orientazio eta aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen da. Etxebizitza bat erosteak edo alokatzeak dakartzan eragozpen, zalantza eta zailtasunei aurre egiteko hainbat aholku eta informazio kontsulta daiteke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu