Sustatu logoa Teknologia albisteak

Spam-aren aurkako gida egin dute

Sustatu - Sustatu
2004-02-03 11:02

Internauten Elkarteak Spam-ari aurre egiteko gida egin du. Gida horretan honako aholku hauek ematen ditu, besteak beste: bakoitzaren e-posta ez ematea webgune, foro, txat eta toki publikoetan; eta beste helbide elektroniko bat sortzea horrelako gauzetarako.

Posta elektronikoa nola konfiguratu, spam-aren aurkako filtro programak nola jarri eta legeek erabiltzailea nola babesten duten esaten du gidak.

Internauten Elkartearen ustez, posta elektroniko hornitzaileen arteko lankidetza ezinbestekoa da posta zaborraren aurka egiteko. Era berean, spam-a zigortzeko araudia eskatzen du.

Erabiltzaileendako gomendioak:

  • Toki publiko batean e-posta ematerakoan testu bat jarri helbidearen aurretik. Adibidez: KENDUHAUainhoa@euskalerria.org; benetako helbidea ainhoa@euskalerria.org denean.
  • Webgune batean e-posta ematerakoan, webgunearen pribatutasun politika zein den ondo irakurri.
  • Posta iragazteko programa ezberdinek eskaintzen dituzten baliabideak aprobetxatu.
  • Spam gehiegikeriak salatu Internet zerbitzuen hornitzaileei.
  • Informazio edo publizitate gehiago ez dela nahi jakinarazi.

Web administratzaileendako gomendioak:

  • Ez argitaratu e-postarik webguneetan, beharrezkoa ez bada.
  • Ez argitaratu foro, txat, albiste zerrenda eta horrelakoetan parte hartzen dutenen e-postarik. Bestalde, webgune horretan parte hartzeak duen arriskuaz jakinarazi eta pribatutasun politika zein den adierazi.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu