Datorren ostiralean, hilaren 30ean, HIZTEK graduondokoaren barne antolatzen den mintegian, Euskaltzaindian burutzen ari den Euskararen Herri Hizkeren Atlasa izango dugu mintzagai.
Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak teknologia berrien ikasgela jarri du martxan. Bertan, norberak bere kasa ikasi ahal izango du. Autoikaskuntzarako bada ere, irakasle edo tutoreak egongo dira ikasgela honetan.
Nabarralde kultur ekimenak Nafarroaren historia irudikatzen duen lana burutu du. Bertan, Nafar Estatuak europar testuinguruan izaniko garabidea hamahiru afitxen bitartez islatzen da. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.
Euskal Herriko diseinatzaileak, adi: Before & After aldizkariak liburu batean atera ditu orain artean aldizkarian argitaratutako proiekturik interesgarrienak. Liburua sarean eros liteke.
Atzo agertu omen zen Mydoom.A zizare elektronikoa eta egun batean ordenagailu mordoa hondatu ditu, batez ere enpresetako sareetan dihardutenak. Antibirus etxeek dagoeneko atera dituzte txertoak.
Herriko festa eta ospakizunetan dantzak izan duen sona berreskuratzea da ekimen honen asmo nagusia. Zeraingo herria bere ondarea etengabe berreskuratuz etorkizuna lantzen ari da. Herri-izaeraren ondare adierazgarria da dantza. Erromeria eta dantzarekin bukatzen ez den ospakizunik ez da gure artean.
Linterna Gorria aldizkaria bultzatu du bihotz bakartien klubak. Literatura Eskola sortu zenetik hilabete batzuk pasa ostean, lehen emaitza pantailan ikusi daiteke dagoeneko. Literatur Aldizkari digitala. Poemak, narrazioak, Joseba Sarrionandiagaz elkarrizketa bat eta Literatura Laborategia.
Mondragon Unibertsitateak eta LKS-k "Kudeaketa hedatua: e-business eta e-lana" jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldi horietan Mondragon Unibertsiateak, Ikerlanek eta MSI-k enpresetako extraneta eta intraneta aztertuko dituzte. Otsailaren 3an eta 4an izango dira jardunaldiak, Oñatiko Unibertsitateko Areto Nagusian.
Universitat Politècnica de València-ko ikertzaileak ADSL-a baino 1000 aldiz azkarragoa den konexioa diseinatzen ari dira. Gainera segurtasun maila handiago eskainiko du.
Ezker Batuak mozioa aurkeztuko du bihar, hilak 27, Donostiako Udaletxean. Mozioan Udal Administrazioan software librea erabiltzeko aukeraren gaineko azterketa bideratu nahi da. Donostiako Informatika Udal Zentroak eskainitako datuen arabera, librea ez den softwarea ordenagailu berri bakoitzean ezartzeko aurrekontua 550 eurokoa da. Ezker Batuaren ustez, urteko kostuak murrizteaz gain, software libreak hainbat abantaila dakartza. Ezker Batuarentzat Administrazio Publikoan erreferentea da "Software Librearen gaineko Manifestua".
Euskara Parisko EXPOLANGUES, hizkuntza, kultura eta kultur harremanei buruzko erakusketan izango da, Eusko Jaurlaritzak jarriko duen erakustokiaren bidez. Parisko erakustazoka honen 22. saioa, azokaren leloa bilakatu den "Munduko hizkuntzak. Hizkuntzen mundua" izenburupean burutuko da, urtarrilaren 28tik urtarrilaren 31ra, Frantziako hiriburuan.
"Tuxpaint" umeek irudiak egiteko erabiltzen duten programa da. Azken bertsioak (0.9.13) euskarazko itzulpena dauka. Gainera, bai Windowsen zein Linux-en erabil daiteke programa hau.
Britainia Handiko Keele unibertsitatean materialez beteriko 40.000 kaxa digitalizatu ditu. Guztira, bost milioi argazki inguru jarriko dira agerian Internet-en. Britainia Handiko Aireko Nabigazio Indarren argazkiak dira. Irudiak II. Mundu Gerrak eragindako ondorio latzak erakusten dituzte.
Hasieran inork ez zien garrantzi handiegirik eman Howard Dean lehendakarigai demokratak Iowan bere jarraitzaileei esandako hitz sutsuei, harik eta blogegileak hasi ziren arte bertsio musikatuak egiten haren orroarekin.
Gaur (hilak 23) arratsaldeko 16:00etan banatu dira 2004ko ARGIA Sariak, Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean. Ohi bezala, prentsa idatzia, irratia, telebista, Internet eta merezimenduzko sariak eman dira. Honako hauek izan dira saridunak, Sareko Argian argitaratu berri dituzte.
Donostiako Kursaal Elkargunean Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldia egin du. Bertan, 2003. urtean Bai Euskarari Ziurtagiria lortu edo berriztatu duten enpresek eta entitateek Chillida Leku Museoak emaniko lan obra jaso dute oroigarri gisa. Une honetan 600 gizarte eragile baino gehiagok dute Bai Euskarari Ziurtagiria
Atzoko (hilak 22) "Berria"k Juanjo Olasagarreren "Kritikoak" dakar, zutabe sendoa inolaz ere. Olasagarrek, bertan, egunkarietako kritikoek idatzirikoetan nekez agertzen dela liburu bat ez irakurtzeko aholkua deitoratzen du: "dena berdin baldin bada irakurgai, ez dago aukera irizpiderik eta, ondorioz, nik behintzat ez diet sinisten". Normal. Egunkarietan kritikak idatzi izan dituen Zapiain, Olasagarreren diagnostikoa onartuz, ezintasun hori berari nondik ote datorkion azaltzen ahalegindu zaigu, autobiografiara joz.
Euskalug izeneko Ipar Euskal Herriko software libreko erabiltzaileen elkartea sortu da. Urtarrilaren 10ean egin zuten bilera bat, eta gaur arratsalderako, Bidarteko ESTIA institutuan, Izarbel Technopolean, hitzaldi bat antolatu dute.
Dagoeneko hasi da Microsoft enpresa Windows XP euskaratzen eta apirilerako amaitzea espero dute. Jarraian Office 2003 ere itzuliko du. Lan horietan, Elhuyar eta UZEI ari dira. Eusko Jaurlaritzak ez ditu lan horiek finantzatuko, software librearen aldeko apustua egin baitu.
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa bere hirugarren deialdian idazle batek ez, baizik bik irabazi dute Fernando Morillo azpeitiarrak eta Iñaki Irasizabal iurretarrak, ex aequo.