Illati euskara elkartea eta Aldaize herri aldizkaria jaio dira
Herriko euskararen egoerari erreparatu genion. Eustaten arabera, %80tik gora euskaldun dago Idiazabalen eta SEIk 2002an egindako kale neurketek diote %69 inguru dela kaleko erabilera.
Datuak positiboegiak ote diren esan genuen. Hausnarketa sakonagoa egin eta ondorioztatu genuen erabileran herren egiten dugula herriko plazan, dendetan, tabernetan, lantokian... Ez hori bakarrik, erdarazko prentsa erosten da gehiena eta horri lehentasuna eman behar zitzaiola iruditu zitzaigun.
Modu eraginkor bat, herri aldizkaria
Herriko argazkia atera genuen eta baita horri aurre nola egin pentsatu ere. Baina nola eman forma guzti horri? Bada, Illati euskara elkartea sortzea iruditu zitzaigun eraginkorrena eta horrekin batera, Aldaize herri aldizkaria argitaratzea. Bien aurkezpena aurreko ostiralean izan zen.
Aldizkaria argitaratu eta bazkideak lortu
Illatik euskararen erabileran eragiteko asmoa dauka. 2004ko erronka nagusiena Aldaize argitaratu eta bazkideak lortzea izango da. Aldaizerekin euskaldun alfabetatu gabeei euskaraz irakurtzen lagundu eta erdaraz irakurtzen duten euskadunei euskarazko prentsa eskaini nahi diegu. Herriko informazioa eta txutxumutxuak biltzen dituen aldizkariak herritarrak erakarriko dituelakoan gaude.
Horrelakorik behar dugu
Batek baino gehiagok galdetu digu hain herri euskalduna izanda horrelakorik behar al dugun. Beharko ez dugu bada!
Erantzunak kargatzen...