Teknologia albisteak

.coop dominioak zuzenean erosteko aukera Lotura.Koop E-ren bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Idoia Soto - Lotura S. Coop
2004-01-29 : 18:01

Lotura Koop. E.-k bere web guneetan .coop dominioak libre dauden ikusteko eta zuzenean erosteko aukera ematen hasi da. Zerbitzu hau orain arte eskeini izan dugun dominioa kudeatzeko aukerari gehitzen zaio.

Guzti hau Loturak eta Poptel Ltd.-k sinatu duten akordioari esker burutu da. Poptel Ldt. kooperatiba elkarte britaniko bat da eta .coop dominioen erosketarako laguntza teknikoa ematen du. Hau, International Cooperative Alliance (ICA) eta A.E.B.tako National Cooperative Business Association-ekin batera DotCoop Kontseiluan parte hartzen du, mota honetako dominioak promozionatzen dituen erakundea.

Orain arte, Loturak kooperatiben munduan dauden bere bezeroei dominioa erregistratzen zien, hau da, gure enpresak tramite guztiak eta ondorengo kudeaketa egiten zituen (berbideraketa, DNSak, e.a). Modalitate hau aukeratu duten bezeroen artean Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseilua edo Kontsumo kooperatiben Federazioa daude.

Hemendik aurrera, beraien dominioaren erregistroa eta kudeaketa egin nahi duten kooperatibek gure web gunean dauden formularioaren bidez egin ahal izango dute. Hauei esker, erregistratu nahi duten .coop dominioa libre dagoen egiaztatu dezakete, eta horrela bada, momentu horretan erosi dezakete.

www.lotura.coop eta www.lotura.com

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago