XIX. mendea Karikaturetan. Umorea, distortzioa eta kritika soziala
Karikatura genero bezala XIX. mendean garatu eta hedatu zen, prentsaren difusio eta zabalpenarekin. Hala, karikaturagilea, irudia erabiliz, garai hartan irakurtzen eta idazten ez zekien publikoaren gehiengoarengan iritsiko den kazetari bihurtu zen. Karikaturaren papera funtsezkoa izan zen, mintzaira herritar eta ulergarria erabiltzeko gai izan zen baliabide bakar gisa.
Lanen kalitatea eta informazio kopurua
Karikaturen interesa ez da soilik lanen kalitatean oinarritzen, baita ere eskaintzen duten informazio kopuru itzelean. Izan ere, lan xume hauek gertaera garrantzitsu zein arrunt haiek biziberritzea ahalbidetu ez ezik garai hartako pentsamoldea ezagutzera ere ematen dute.
Nabarmentzekoa: "LA Flaca"
Erakusketa honek, Zumalakarregi Museoaren eta beste instituzio publikoen kalitate handiko erreprodukzio eta garaiko ilustrazio originalak ditu ikusgai, La Flaca aldizkari satirikoa nabarmenduz.
Erakusketak katalogo eta Interneten erakusketa birtuala ere baditu: www.gipuzkoakultura.net/euskera/museos/zm/caricatura.php
Erantzunak kargatzen...